Euskadik koronabirusa antzemoteko dauen kapazidadea handitzeko hitzarmena sinatu dabe
2020-04-30 08:07 Pil-pileanOsasun Sailak eta UPV-EHU-k sinatu dabe.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak eta Euskal Herriko Unibersidadeko errektore Nekane Balluerkak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur arratsaldean bi erakundeen artean, Euskadin SARS-CoV-e koronabirusa antzemoteko gaitasuna handitzeko.
Ministerioak bultzatutako seroprebalentzia-azterlana osotzeko balioko dau hitzarmen honek. Beraz, azterketa horretan parte hartzeko hautatutako 5.000 persona ingururi, proba azkar bat (serologikoa) egiteaz gan, PCR bat be eskainiko jake, sintomarik ez daben personak eta horreen gorabeherak antzemoteko. Euskadik handitu egiten dau Osasun Sailaren eta UPV/EHUren arteko lankidetzearen ondorioz koronabirusa detektetako dauen kapazidadea.
Nekane Murga Osasun sailburuak gogorarazo dauenez, pandemia benetan kontroletako ahalegin handia egin behar izan dogu eusteko eta prebentzinorako neurriak zein laguntza-neurriak hartzeko, osasun-produktuen produkzinoa handitzeko eta ikerketea sustatzeko; halan da be, azpimarratu dauenez, diagnostikorako baliabide guztiak euki behar dira eta testuinguru horretan kokatu dau hitzarmen hau sinatzea, erakunde bien arteko lankidetza estuaren ondorioz.
UPV/EHUko laborategiak Osakidetzak pandemiari aurre egiteko jorratutako Kontingentzia Planean sartzen dira. Plan horrek beste baliabide garrantzitsu batzuk be baditu, besteak beste, osasun-ikerketako institutuak (Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Bioaraba), Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Euskal Sareko 16 teknologia-zentro eta ikerketa-zentro kooperatibo, Eusko Jaurlaritzea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak eta SPRI, BRTA taldean sartuta dagozanak.
Bestalde, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak azpimarratu dauenez, hitzarmenak dagoeneko, Osakidetzaren bidez, Osasun Sailaren eta Euskal Herriko Unibersiadearen arteko lankidetza bizia eta emonkorra formalizau besterik ez dau egiten, PCR bidez laginak aztertzeko eta koronabirusa detektetako test bat prest jarteko; unibersidade publikoak eta osasun publikoak aliantza sendoa ezarri genduan pandemia honen kontrako burrukan, gizarte edegiari eusteko tresna erabagigarriak diralako. Gainera, proiektu honetan parte hartzen daben ikertzaile guztiek (UPV/EHU, Ikerbasque, Achucarro, Biofisika Bizkaia Fundazinoa, Osakidetza) egindako lan handia azpimarratu nahi dot. Berehalako erronka zientifiko bati erantzun azkarra emon eutse eta orain ikusten da erantzuna be eraginkorra dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!