Barakaldoko V. Euskerazko Mikrokontakizunen Lehiaketea abian da

Bizkaie! 2020-04-29 12:14   Euskerea berbagai

Maiatzaren 8ra arte dago parte hartzeko astia.

Barakaldoko udaletxea (argazkia: Wikipedia) CC-BY-SA | Ikusi handiago | Argazki originala

Udalerrian euskerea bultzatzeko asmoz, bosgarren aldiz antolatu dau Barakaldoko Udalak whatsapp bidezko Mikrontakizunen Lehiaketea. Gehienez 20 berbako istorioak bialdu beharko ditue parte-hartzaileek, eta lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 8a izango da. 16 urtetik gorakoentzako sariketea da.

Berez, kontakizunen gaia librea da, baina testuan derrigorrez sartu beharko da Etxeko leihotik begira esaldia. Hortaz, horrek mugatu egiten ditu parte-hartzaileen aukerak, hogei berbatik hiru emonda datozalako. Konfinamenduagaz guztiz bat datorren esaldi bat aukeratu dogu, besteak beste, egoera horrek eragiten deuskun guztia euskeraz transmitidu ahal izateko, irudimenari hegaz egiten ixteko eta benetako istorioak kontetako, azaldu dau Nerea Cantero zinegotziak.

Parte hartu nahi dabenek gehienez bina mikrokontakizun bialdu ahal izango ditue. Hauxe da whatsappak bialtzeko zenbakia: 660 69 88 58. Jatorrizkoak eta aurretik argitaratu bakoak izan beharko dira istorioak.

Komunikazinoaren, hizkuntzearen eta literaturearen alorretako adituak egongo dira epaimahaian. Lehenengo, hogei kontakizunik onenak aukeratuko ditue, eta horreen artetik urtengo dabe behin betiko irabazleek. Lehenengo saria eskuratzen dauenari 200 euro emongo deutsiez, eta 150na euroko akzesit bi be egongo dira. Barakaldoko Udalaren sare sozialetan zabalduko ditue kontakizun irabazleak.

Herritarrak osasun-alertatik iges egitera animau nahi dodaz, mikrokontakizun txikiok sortuz, eta ziur gagoz aurten aurreko urteetakoen oso desbardinak izango dirana, azpimarratu dau Canterok. Euskerazko Mikrokontakizunen Lehiaketeak beti izan dau harrera bikaina, eta une gatx honeetan sormena bultzatzeko ekimen ona dala uste dau zinegotziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu