Deskonfinamenduak dakarrena

Bizkaie! 2020-04-27 07:50   Pil-pilean

Arduratuta gagoz edadekoak itxialdian jarraitzeko argudio baliogarritzat jo nahi dabelako edadea.

Pandemiaren eragin basatiak prebentzio-baliabide nahikorik ez dagoanez, personok etxeetan egon behar izan dogu kutsatzea eta birusaren zabaltzeari aurre egiteko. Edadekook eta herritar guztiek salbuespenezko neurri lez onartu dogu, pandemiari eusteko ezinbestekoa zalakoan.

Behin normaltasunera itzultzeko prozesua hasita, uste dagu lehentasuna osasun indibidual eta kolektiboa bermatzea dala; berme hori ezin da baztertzailea izan inorentzat, besteak beste, edadeko personen kalifikatiboaren barruan errealidade ezbardinak ezkutatzen diralako eta danok izan gara erantzule konfinamenduan eta holan izango gara normaltasunera itzultzean. Badira beste arrisku-faktore batzuk: test orokortuen faltea eta prebentzino-neurri eraginkorrak.

Itxialdia ez da personen egoera normala; itxialdiak arazoak sortzen ditu persona danakan, edadeari erreparau barik. Persona danok egin behar dogu jarduera fisikoa eta itxialdiak sortzen dituan estres egoerak gainditu. Badakigu edadeko personen egoereak isolamendua, desorientazinoa eta narriadura eragiten deutseela maila kognitiboan, nahasmendu siko-motorrak eta kardio baskularrak.

Edadekoak izateagaitik personeari jagokozan eskubideak ez urratzea eskatzen dogu. Pandemia honen konponbidea ezin da ezelan be edadekoek euren etxeetan modu iraunkorrean konfinatzea izan; konponbidea kalera urtetan dogunean, edadekoek zein gainerako herritarrek gure osasuna jagoteko behar diran prebentzio eta osatze-neurriak izango ditugula bermatzea da.

Hainbat arrazoi tarteko dirala (gaixotasuna ez ezagutzea, giza eta osasun-baliabide faltea) berandu heldu da, eta milaka persona hilten dagoz. Espero dogu berandu ez heltzea banakako eta taldeko osasuna bermatuko daben prebentzino elementu nahikoak (maskarak, jaboiak, testak, desinfekzino guneak...).

Baliabide prebentiboak eskatzen ditugu, kalera segurtasunez urten ahal izateko eta baliabide ekonomiko urriak dituen personentzat, dobakoak izatea. Ezin dogu etenik bako konfinamendua onartu, are gitxiago edadearen arabera, Gobernuek ez dituelako herritarren esku jarten osasun kolektiboa eta norbanakoa bermatzeko behar diran baliabideak. Edadekoentzako konponbidea ez da itxialdia, prebentzinoa eta laguntzinoa baino, horreek dira bitarteko egokiak.

Bizkaiko Pensionisten Mobimentua


ONEKA, Euskal Emakume Pensionistea Plataformea

Deskonfinamenduagaz bistan geratu da 60 urte bete ditugunon atzean dagoan estereotipoa, ahultzat hartzen gaitue. Jaiotze-datearen arabera epaitzen gaitue, ez gure egoerearen arabera. Edadea da ikuspegi nagusia eta ikusezin bihurtzen dabe 60 eta 110 urte bitarteko personen artean dagoan aniztasuna. Gutaz modu paternalistan gure edadekoak bezela berba egiten dabe baina kontraesana da hori, izan be, 60 urtegaz lanean jarraitu behar dogulako.

Behin eta barriro erakusten gabiz, zoritxarrari aurre egiteko dogun kapazidadea. Edadekook abian jarri dogu bidezko pensinoen aldeko burruka-mobimentu eredugarria, pensinoa gitxienez 1080€koa izan daitela eskatuz. Krisi honen ondorioz eta gure agintarien atzerapenaren eta eraginkortasunik ezaren ondorioz sortutako sare solidario barrietan sartu gara. Teknologia barriak erabilteko kapaz garela erakutsi dogu eta, gainera, jagoletza lana egiten jarraitzen dogu.

Deskonfinamendua ezin da personen edadean oinarritu, persona bakotxaren egoerea kontuan hartuta baino. Etxeetatik urteteak neurri ekitatiboa izan beharko dau, gure bizitzetara itzultzea ahalbidetuko deuskuna.

Eta bizitzaz berba egitean, heriotzaz be berba egin behar da. Bakarrik hil diran persona horreen heriotzea eta senitartekoek gogoan dituenak kaleetan, arbolatan kamisetak ezarriz, beren izenakaz, ez dabelako nahi inork horreek ahaztu. Egoera horretan hildakoen familiei saminean lagundu nahi deutsegu. Doluan dagozan personei gure babesa adierazoteko, herritar guztiak gonbidatzen ditugu kamiseta zuri, krespoidun bat jartri deien leiho eta balkoietan. Pertsona horreek be gure berotasuna sentidu deien nahi dogu animo eta esker oneko txaloetan, gaixoek, jagolee, osasun-langileek, garbitzaileek eta gure biziraupenerako oinarrizkoak diran gainerako zerbitzuek sentiduten daben legez.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu