Whatsapp eta Telegram euskerearen alde ala kontra?

Bizkaie! 2020-04-27 08:15   Euskerea berbagai

Biltzarreren Foroaren bidez, gai honi buruzko talde gogoeta bat egingo da.

Biltzarre oso arduratuta dago azken urteotan Whatsapp eta Telegram gure hizkuntzearen kontra dabizelako: gehiengoaren izenean, euskerea eten barik baztertu eta euskerazko eduki gitxi sortzen da, jenteak gaztelaniaz zabaltzen ditu testuak eta bestelako jokabide batzuk be ugaldu egin dira. Koronabisurak eragindako itxialdian gehiago erabilten dira aitatu palatormak eta horregaitik, Biltzarreren Foroaren bidez, gai honi buruzko talde gogoeta bat egingo dogu:

Maiatzaren 9rako proposamenak bialtzea eskertzen da eta gero maiatzaren 16an, zapatuan, 10:00etatik 12:00etara testu horreetako zein bestelako proposamen batzuei buruzko eretxia Foroaren bidez emongo dabe, danon artean testu bateratu bat osotzeko asmoz.

Kontuak kontu, parte hartzeko bialdu zure izena edota proposamena ondoko helbidera biltzarre@biltzarre.eus-era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu