Etxealdetik Euskaraldira! Getxon martxan

Bizkaie! 2020-04-24 09:28   Euskerea berbagai

Apirilaren 24tik maiatzaren 3ra euskerearen erabilerea sustatzea da asmoa.

Etxealdetik Euskaraldira! ekimena abian jarriko dabe barikuan, apirilaren 24an, etxeko hizkuntzak aztertu eta bertan ditugun hartu-emonetan euskerearen erabilerea sustatzeko. Aldi berean, zemendiaren 20tik abenduaren 4ra izango dan Euskaraldirako entrenamendu legez balioko dau aitatutako ekimenak, Getxoko Udalak, Egizu eta Bizarra Lepoan alkarteek sustatuko tokiko batzordeak dinamizauta.

Kontuak kontu, Gehiago, gehiagogaz eta gehiagotan lelopean hizkuntza-ohiturak euskerearen alde aldatzeko ariketak eta laguntzak eskaini eta zabalduko dira bideo-pilula batzuen bidez, zazpi egunetan, maiatzaren 3ra arte. Bideo-piluletan hainbat jardueratan (olgetak, filmak ikusi, familia bazkarietan berba egin...) ohiturak aldatzea proponiduko da. Maiatzaren 3an ekintza bateratu bat egitea aurreikusi dabe eta, aldi berean, parte-hartzaileei lehioetan puntu bat (logoaren modukoa) jarteko eskatzen jake, jentaurrean hori adierazoteko.

Aitatutako egunetan, bideoak Euskaraldiko Facebook, Instagram eta Twitter kontuen eta hedabideen bidez zabalduko dira, bakotxak nahi eta ahal dauenean egiteko. Idea da herriko lan batzordeek eta herritarrek be proposamen hori konpartidutea, ahalik eta gehien zabaltzeko, esaldiren bat eta #etxealdetikeuskaraldira eta @euskaraldia gehituz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu