Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako

Bizkaie! 2020-04-23 07:50   Pil-pilean

Lehentasunak hezkuntza-komunidadearen osasuna eta hezkuntzarako eskubidea dira.

Hezkuntza Sailak bart aurkeztu dau 2019-2020 ikasturteari amaierea emoteko atondutako Hezkuntza Plana. COVID-19 izurriteak eragindako egoerearen bilakaerea ziurtasunez ezagutzea zein osasun-alarma egoereak ze iraupen izango dauen zehaztea ezinezkoa danez, EAEko ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko betebeharraren aurrean, beharrezkoa da irakaskuntzako esku-hartze osoa planifiketea ikasturteko azken hiruhilekoan jarduereari ekiteko. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietara dagoeneko bialdutako dokumentuak honako honeek jasoten ditu: irakasle-taldeak koordinetako jarraibideak, metodologiak, curriculum-egokitzapenak, hezkuntza-laguntzako berariazko preminak dituen ikasleei emon beharreko erantzuna edo ebaluazino erispideak, besteak beste. Ebaluazinoari jagokonez, nahitaezkoa da ikasturte amaierara arte aurrez aurreko edo urrutiko irakaskuntza-jarduerak ahalik eta gehien aprobetxetako estrategiak planifiketea eta ebaluazino-prozedurak ezartzea ikasleen oinarrizko gaitasunen garapen-mailea zehazteko, aitatutako maila horreek ziurtatzeko helburuz.


Ebaluazinoak

COVID-19 osasun-larrialdiak ikastetxeetan eragindako egoerea dala-eta, irakaskuntza-jarduerea planifiketako eta ikasleen jarraipena egiteko neurriak bultzatu behar dira, orain arte erabili izan diranez oso bestelakoak.

Ikasturte honetan izandako ezohiko egoerek baldintzatu egingo ditue lortu ez diran helburuak ebaluau, kalifikau, mailaz igon eta errekuperazino prozesuetan erabilitako prozedurak eta erreferentziak.

Euskal Eskola Publikoaren Legean ezarritako ikastetxeen autonomia pedagogikoagaz bat etorriz, ikastetxe bakotxari jagoko prestakuntza helburuak zehaztea bere curriculum-proiektuetan eta gelako programazinoetan. Ikastetxe bakotxean, jagokon irakasle-taldeak edo departamentu didaktikoak lehentasuna emongo deutse ikaskuntza-helburuei, edota egokitu egingo ditu, curriculuma emoteko egungo baldintzetara; eta argi eta garbi adierazoko dau zein diran lorpen-adierazle barriak, ikasturte honen amaierako ebaluazinoan kontuan hartuko diranak. Zuzendaritza-taldeak eta erreferentziazko ikuskatzaileak bilerak izango ditue maiatzeko lehen hamabostaldian eta bilera horreetan ikastetxeak proponidutako ebaluazino-prozesua aztertu, balorau eta legitimauko da.

Kontuan izanik eskola-egutegiaren heren bi inguru pasauta egoala aurrez aurreko jarduerea eten zan momentuan, irakasle-taldeek baeben informazinorik zehazteko ze mailatan egin eben aurrera ikasleek ikasmaila bakotxerako planifikautako oinarrizko helburuetarantz. Ikasturte akademiko honen ezaugarri bereziak dirala eta, jarduera presentziala eten aurretik ikasleek lortutako maileari buruz jasotako informazinoa funtsezko oinarri lez erabili beharko da behin betiko ebaluazinoari buruzko erabagiak hartzeko eta horren ondoriozko ikasturte amaierako kalifikazinorako; beraz, ikasturte hasieran 2. hiruhilekorako planifikautako helburuak oinarrizkotzat hartuko dira 2019-2020 ikasturteko ebaluazino-prozesuan.


Hirugarren ebaluazinoari jagokonez, ikastetxeek honako aukerak izango ditue:

Hirugarren ebaluazino espezifiko bat egitea, hirugarren hiruhilekoan helburuak eta gaitasunak lortu diran baloretako Ikastetxeak erabagiko dau ebaluazino hori zelan egin (aurrez aurre, ahal balitz; azterketak online eginez, lanak eginez...).

Etenbako prestakuntza-ebaluazinoaren esparruan, amaierako ebaluazino integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emondako prestakuntzak gehitzeko balioa izango leuke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazinoetan lortutako emoitzak hartuko dira kontuan, horreek izango baitira azken kalifikazinoa zehaztuko dabenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emoitzak modu osogarrian gehituko jakez.

Aurrez aurreko hezkuntza-jardueran egozan bitartean aurreikusitako helburuak eta konpetentziak lortu ez dituen ikasleen kasuan, ikasturteko azken hiruhilekoan, ahal dala, 1. eta 2. hiruhilekoei jagokezan gitxieneko helburuak lortzeko egingo da lan.

Irakasle-taldeak uste badau gitxieneko helburuak lortu ez dituan ikasle batentzako hezkuntza-neurririk egokiena ikasturtea errepetidutea dala, ikasle horren txosten indibidualizatua egin beharko dau, neurri hori hartzeko arrazoiak adierazota. Txosten hori Hezkuntza Ikuskaritzearen esku egongo da. Ikasle batentzat planteautako ikasturte-errepetizinoaren inguruan dudak sortzen diran kasuetan, Hezkuntza Ikuskaritzeak egiaztatuko dau errepetizinoaren arrazoiek ez dabela loturarik ikaslearen konfinamendu-egoerearen ondorioz agertutako desbardintasun-egoerakaz.


Irakasleak, metodologiak eta errefortzuak

Ebaluazinoez gan, ikasleakaz egingo dan esku-hartzean koherentzia bermatzeko gomendioak be jasoten ditue jarraibideek; azpimarratzen da beharrezkoa dala irakasle-taldearen koordinazino ona lortzea, irakasleen informazinoa konpartidutea, ikasturtea amaitu arte planifikautako zereginetan koordineyea, hezkuntza-errefortzuen proposamenak berrikustea, etapa amaierako helburuak indartzea eta Lehen Hezkuntzako 6. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan mailaz igoteak dakarzan berezitasunetan arretea ipintea.

Errefortzuei jagokenez, egungo egoereak errefortzua aurreikustea eskatzen dau, laguntza espezifikoak emonez eta arlo edo ikasgai instrumentalak lehenetsiz, bai ikasturte honen amaieran, bai hurrengoaren hasieran. Arreta berezia eskainiko jake online prestakuntzarako aukerarik izan ez daben ikasleei, desabantailan egon ez daitezan. Gomendagarria da, oro har, udako oporretan indartze-lanak agintzea. Irailak indartze-izakera argia izango dau.


Aurrez aurreko eskolak berreskuratzeko aukerea

Euskadi Covid-19ren eragina igarten hasi zanetik, Hezkuntza Saila eten barik dabil lanean Osasun Sailagaz koordinauta. Osasun Sailak Hezkuntzakoari jakinarazo eutson aurrez aurreko irakaskuntzea bertan behera itxi behar zala eta, beraz, osasun-agintariek erabagiko dabe ikasturte honetan aurrez aurreko irakaskuntzea berreskuratzea posible izango ete dan.

Erabgki hori noiz helduko zain, Hezkuntza Saila ikasgeletarako itzulera mugatua zehazten ibili da ikasturte honen azken zatian. Osasun Sailak bialdutako informazinoari erreparauta eta datozen asteetan ikasgeletan erabateko normaltasuna ezin izango danez derreskuratu, Hezkuntza Sailak balizko itzulera bat atondu dau, kritikotzat joten diran hezkuntza-mailak lehenetsiz. Zehatz, DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak aurrez aurreko eskoletara itzultzeko aukerea aurreikusi dau Eusko Jaurlaritzeak. DBHko 4. mailaren eta Batxilergoko 2. mailaren kasuan, ikasleek titulu ofizial bat lortzen dabe eta Batxilergoko 1. mailan, ikasleek prestakuntza handia behar dabe Batxilergoko 2. mailara igaro aurretik. Lanbide Heziketeari jagokonez, lehen mailetako ikasleak (izan Goi Mailako Lanbide Heziketan, Erdi Mailakoan nahiz Oinarrizkoan) itzuliko dira ikasgeletara. 2. mailako ikasleak –momentu honetan enpresetan praktikak egiten egon beharko leukie) enpresetara bueltauko dira eta hori posible ez balitz, online eta aurrez aurreko prestakuntza-sistema misto barri bat eskainiko jake, salbuespen legez.


Aurrez aurreko irakaskuntzara bueltetea, Osasun Sailak emondako osasun-neurriei jarraituz egingo da

Osasun Sailak adierazotako osasun-neurriei jarraituz egingo da bueltea. Lehentasuna, hezkuntza-komunidadearen osasuna eta seguridadea izan da, bai eta hezkuntzarako eskubidea be.

Hezkuntza Sailak lanean jarraitzen dau eta beharrezkotzat joten dituan erabagiak hartuz, ikasturte amaierea berme danakaz egiteko.

Eusko Jaurlaritzeak, momentu larriotan maisu-maistrak, irakasleak eta hezkuntza-komunidade osoa egiten dabizen lana eta erakusten daben inplikazinoa eskertu nahi ditu jentaurrean. Era berean, seme-alaben heziketearen alde egunez egun familiek egiten daben ahalegina be eskertu nahi dau. Hezkuntzeagazko konpromisoa, gizarte osoa indartzen dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu