#ABAOetxean
2020-04-21 10:03 MusikeaABAO Bilbao Opereak esperientzia barria dakar herritarrentzako.
Ekimen digital hori ABAO Bilbao Operearen webgunearen bidez jarri da abian, COVID19 pandemiak eragindako egoereari aurre egiteko eta oinarrizko ondasuna dan kulturaz gozetan jarraitu ahal izateko.
#ABAOetxean (#ABAOenCasa) programeak gustu guztietarako kultura programa zabala aurkeztu dau, opera-titulurik onenak, besteak beste, (Verdiren Messa da Requiem eta Rigoletto; Dvoraken Rusalka zein Pucciniren La Boheme); berbaldi magistralak, denporaldiko momentu ahaztezinak eta, jakina, txikienak ahaztu barik, eurentzako berariazko programazinoa, dana doban.
Abao Txiki
Euskera hutsezko Txanozuritxu, Perraulten El gato con botas zein Tibor Harsanyiren El sastrecillo valiente ikusi ahal izango dira.
Berbaldiak
- Horizontes de excelencia en el canto lirico izenburuko berbaldian, Pedro Halffer eta Ainhoa Arteta izango dira aurrez aurre (Apirilaren 12tik 22ra).
- Opera bihotzetik berbaldian, barriz, Francoix L Roux izango da hizlaria (Apirilaren 16tik 26ra).
- La Boheme obrea jorratuko dau Eva Sandovalek (Apirilaren 20tik 28ra).
- Fidelio ardatz hartuta, Luis Gagoren berbaldiagaz disfrutetako modua egongo da (Apirilaren 23tik maiatzaren 3ra).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!