Getxoko Musika Eskoleak online jarduereari ekingo deutso Aste Santuaren ostean

Bizkaie! 2020-04-20 10:54   Musikea

Apirilaren 20an hasiko dira jarduerok.

Getxoko Andrés Isasi Musika Eskoleak apirilaren 20an, astelehenean, eskola-jarduereari ekingo deutso, Aste Santuko oporren ostean. Joan dan martiaren 12tik egiten egoan legez, instrumentu, ahots eta bestelako jarduerakaz jarraitu eta saioak indartuko ditue bideo-deiak erabiliz (ahal danean eta hezkuntza-baliabide legez, irakasleek holan erixten deutsen neurrian). Aldi horretan, Musika-hizkuntzako ikasle guztiek beren asteko saioak ohiko ordutegian jaso ahal izango ditue online Musika Gela Birtuala plataformearen bidez. Laster gutun bat bialduko da argibide zehatzenakaz.


Musikea etxetik

Musika Eskoleak Musika etxetik izeneko sail barri bat plazaratu dau; zehetasunak hemen. Horren bidez, herritarrak gonbidatzen ditue eguneroko bizitzan tarte bat egin deien, euren hezkuntza eta kultura musikala osotzeko. Hainbat ataletan banatuta dago: musika-edizinoa, musika-prestakuntzea, osasun-alertako ekimenak, musika-ikuskerea, kontzertuak eta ikuskizunak...

Edozeinek erabili leike Musikea etxetik, ikaslea izan edo ez. Musika Eskoleak gune hori bisitau eta edukia aberasteko iradokizunak bialtzeko eskatu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu