Twitterren euskerazko iragarkiak ipintea, errazago

Bizkaie! 2020-04-17 11:03   Euskerea berbagai

PuntuEus Fundazinoak akordioa egin dau sare sozialagaz.

Twitter sare sozialak gero eta oztopo gitxiago jarten deutsez iragarkiak euskeraz zabaldu nahi dituen enpresa eta erakundeei. Hasiera baten, ezinezkoa zan euskerazko publizidaderik sartzea; ondoren, PuntuEus Fundazinoaren kontuaren bidez baino ezin ziran iragarkiak ipini. Baina hitzarmena hobetu dabe fundazinoak eta sare sozialak, eta, horri esker, aurrerantzean errazagoa izango da prozesua.

Orain edonork bere kabuz kontratau ahal izango dau Twitterren euskerazko iragarki bat, hizkuntza nagusiakaz pasetan dan moduan. Interesa daukienek egin beharreko bakarra PuntuEus Fundazinoari Twitter Ads dalakoaren euskerazko aukeran altea emoteko eskatzea da. Behin pausu hori eginda, nahi dabenean kontratau ahal izango ditue erakunde eta enpresek iragarkiak euskeraz, euren kontutik.

Izena emoteko, komunikazioa@domeinuak.eus helbide elektronikoa jarri dau martxan fundazinoak. Orain arte PuntuEus-en kontuaren bidez ibili diranak, modu automatikoan dagoz altea emonda.

2016an hasi zan PuntuEus Twitterregaz lankidetzan, euskal komunidadeak kanpainak egin ahal izateko. Fundazinoko ordezkariek adierazo dabenez, bide emonkorra izan da eta beste pausu bat egitea lortu dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu