161 eskaera eta 3,42 miloe onartu ditue
2020-04-17 10:41 Pil-pileanEnpresek lokalen alokairu ordainketea atzeratzea da asmoa.
Sprilur-ek eta Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak enpresen 161 eskaera jaso eta aztertu ditue, aste bi baino igaro ez diranean Eusko Jaurlaritzeak joan dan martiaren 24ko saioan enpresei zuzendutako prisazko estimulu-neurriak onartu zituanetik, horreen artean honako hau: industrialde eta teknologi parkeetako alokairuen kobrantzea atzeratzea. Onartutako enpresen eskaera guztiak 3,42 miloe eurokoa izan dira.
Sprilur-ek eta Industrialdeak Soziedadeek 96 eskaera jaso ditue eta horreetatik 26 Sprilur-ek kudeatutako industrialdeetan kokatutako enpresenak dira eta gainerako 70ak, barriz, 12 Industrialdeak Sozietadeek kudeatutako industrialdeetan kokatutako enpresenak.
Lehen astean erregistrautako eskaeren bolumena Sprilur eta Industrialdeak Soziedadeen eta enpresen artean indarrean dagozan kontratuen % 36 da. Esangura horretan, enpresek atzeratzeko eskatu daben kuoten zenbatekoa 1,57 miloe eurokoa da. Eginiko eskaeren % 48 erosteko aukeradun errentamendu-kontratuei jagkez eta % 27 errentamendu-kontratu soila daben enpresenak dira.
Bestalde, Teknologi Parkeen Sareak 65 eskaera erregistrau ditu: horreetatik 8 dira Arabako Teknologi Parkean errentamendu-erregimenean dagozan enpresenak, beste 30 Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean kokatutako enpresenak, eta gainerako 27ak, barriz, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean kokatuta dagozanenak. Enpresa kolektibo horrek 1,85 miloe euro inguruko kuota atzerapenak eskatu ditu, hau da, alokairuen arabera Sareak hilero dauen fakturazinoaren % 27,08.
Enpresa eskatzaileak funtsezko horniduren katekoak ez diran sektoreei jagokez, horreetako asko sendotze-fasean dagoz eta, batez be, IKTen, injinirutzen edo zerbitzu aurreratuen sektorekoak dira. Sektore horreetan ez bezela, biozientzien sektoreko enpresa askok jarduereari eusten deutse eta horreetako batzuek beren ohiko jarduerea eraldatu dabe.
Lurralde historikoka, ondokoak dira atzeratzeko eskatutako zenbatekoak Teknologi Parkeen Sareak eta Sprilur-ek kudeatzen dituen teknologi parke eta industrialde guztietan: Araban 259.614 euro (% 7,6), Bizkaian 1,41 miloe euro (% 41,1) eta Gipuzkoan 1,74 miloi euro (% 51).
Eskaerak onartzeko, enpresek memoria bat aurkeztu behar izan dabe, bertan azalduz zergaitik eskatu daben alokairuak atzeratzea osasun krisialdi honek eragindako egoeran: enpresearen jarduerearen geldialdiagaitik, eskaerak gitxitzeagaitik, produkzino mugatuagaitik edo lantaldeen egoera kritikoagaitik.
Enpresei laguntzeko neurriaren oinarriak
COVID-19ak eragindako osasun krisia lehertu ondoren, Eusko Jaurlaritzeak prisazko estimulu-neurriak onartu zituan joan den martiaren 24ko saioan. Enpresa eta autonomoei zuzendutako neurriak dira eta helburua da geldialdi industrialak eragindako ondorioak (enpresa arlokoak eta ekonomikoak) arintzea.
Industrialde eta teknologi parkeetako alokairuen kobrantzak atzeratzeko neurri honen bidez, errentamendu-kontratuen ordainketak 3 eta 6 hilebete artean atzeratu ahal izango dira, 2020ko apiriletik hasita. Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da osasun alarma egoerea amaitu eta 60 egun igaro arte.
Atzeratutako kuotak errentamendu-kontratuaren indarraldiko gainerako hileetan ordaindu beharko dira, gehienez be 4 urteko epean. Ez da ezelako interesik sortuko atzerapen akordioak irauten dauen bitartean.
Enpresek SPRI Taldearen webgunera jo leikie COVID-19aren ondoriozko laguntzei buruz informazinoa jaso zein konsultak egiteko eta Sprilur-era, Industrialdeak Soziedadeetara nahiz Teknologi Parkeen Sarera bialdu leikie alokairu-kuotea atzeratzeko eskaerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!