Bertsolaritzea eta Nafarroako euskal irratiak, bat eginda

Bizkaie! 2020-04-16 13:34   Bertsolaritzea

Bihar, hilak 17, egingo da lehenengo saioa, 10:00etan, Euskalerria Irratian, zuzenean.

Konfinamenduko Bertso Saioak egitasmoa antolatu dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak, herrialdeko zazpi euskal irratiakaz alkarlanean. Hiru saiotan, Nafarroako 16 bertsolarik kantauko dabe; bihar egingo da lehenengoa, 10:00etan, Euskalerria Irratian, zuzenean.

Nafarroako bertso plazara be etena ekarri dau koronabirusak eta asko dira azken asteetan bertan behera itxi behar izan diran bertso saioak. Egoerearen aurrean, Nafarroako bertsolarientzat etena erabatekoa izan ez daiten eta aldi berean bertsozaleari eskaintzea egin guran, 'Konfinamenduko Bertso Saioak' egitasmoa jarri dau martxan Nafarroako Bertsozale Alkarteak. Krisialdiak komunidadea trinkotzeko aukerea ekarri dau mahai gainera eta bertsoak ekarpena egin leike bide horretan. Komunidadeagazko zerbitzu horretan aspaldi dabiz Nafarroako euskal irratiak eta bidelagun ezin hobeak dira bertsolaritzearen zabalkundean be.

Gauzak holan dirala, alkarlanean antolatu dabe egitasmoa Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta herrialdeko zazpi euskal irratiek (Euskalerria, Esan Erran, Beleixe, Aralar, Karrape, Irati eta Xorroxin Irratia). Hiru bertso saio izango dira uhinen bitartez zabalduko diranak eta bertan ibiliko dira kantari Nafarroako 16 bertsolari. Apirilaren 17an izango da lehenengoa Euskalerria Irratian, zuzenean. Ondokoak dira saio guztiak:

- Euskalerria Irratian. Apirilaren 17an, 10:00etan (zuzenean)

Alazne Untxalo
Josu Sanjurjo
Julio Soto
Saioa Alkaiza
Xabat Illarregi
Xabier Terreros
Aurkezlea: Reyes Illintxeta


- Esan Erran, Karrape eta Beleixe Irratietan. Apirilaren 23an, 12:00etan (Esan Erran), 18:00etan (Karrape) eta apirilaren 24an, 12:00etan (Beleixe).

Eneko Fernandez
Idoia Granizo
Julen Zelaieta
Patxi Castillo
Sustrai Colina
Gai-jartzailea: Ander Aranburu


- Aralar, Xorroxin eta Irati Irratietan. Apirilaren 23an, 13:15ean (Aralar), 13:30ean (Xorroxin) eta 17:00etan (Irati)

Endika Legarra
Erika Lagoma
Joanes Illarregi
Mikel Lasarte
Oskar Sanz de Acedo
Gai-jartzailea: Miel Mari Elosegi "Luze"

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu