Koronabirusaren oinarrizko lexikoa plazaratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2020-04-16 11:20   Euskerea berbagai

UZEIgaz lankidetzan, euskerazko hedabideei laguntzeko atondu dabe.

Komunikabideetan eta sare sozialetan dabizenei laguntzea da helburua. Hemendik deskargau daiteke Koronabirusaren oinarrizko lexikoa.

Berbagai nagusi bihurtu jaku azken asteotan COVID-19 gaixotasuna eta pandemia horrek danon bizitzatan dagoeneko izan dauen eta izango dauen eragina be ez da edozelakoa. Horren harira, berba ugari ikasi behar izan ditugu gehienok, albisteetatik nahiz osasun-arduradunen esanetatik, eta ohikoenak jasoteko ekinaldia egin dau Euskaltzaindiak UZEIgaz batera atondutako lexiko barrian. 


Lexikoan oinarritzat hartu dira Euskaltzaindiaren hiztegi arauemoilea (Euskaltzaindiaren Hiztegia) eta Euskalterm terminologia-banku publikoa, beste iturri batzuen artean; horreekaz batera, euskerazko komunikabideetan (orokor nahiz eta espezializatuetan) pandemia honi buruz berba egiterakoan nagusi dan erabilerea be kontuan hartu da. Koronabirusaren oinarrizko lexikoa gaiagazko lehen hurreraketa saioa baino ez da eta, beraz, ez da egin zehatza eta sakona izateko helburuagaz.

Euskaltzaindiaren Osoko bilkureak UZEI Euskaltzaindiaren erakunde atxikia izatea erabagi eban igaz eta erakunde bien arteko lankidetzearen emoitzea da gaur plazaratu dan lexikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu