EHZ, Euskal Herria Zuzenean ez da egingo aurten

Bizkaie! 2020-04-16 10:47

Bagilaren 26tik 28ra zan egitekoa, Irisarrin.

Aurten ez da Euskal Herria Zuzenean jaialdia egingo; antolatzaileek jakinarazo dabenez: COVID-19 birusak eragin dauen egoera honek, Euskal Herriko errealidadea astintzeagaz batera, panorama kulturala be hankaz gora jarri dau. Ekimen handiak galarazo eta garagarrilaren erdira eroateko agindua dala eta, bagilaren 26, 27 eta 28an Irisarrin egitekoa zan EHZ festibala bertan behera geratzen dala jakinarazoten doguEskerrak emon, zelan ez, festibala posible egiten daben eta aurten lanean ibilitako guztiei. Era berean, gure alkartasunik beroena helarazo nahi deutsegu egoera honen aurrean okerren pasetan dagozan persona eta kolektiboei.

EHZ jaialdiaren nortasuna, programazino musikal alternatibo eta aberatsa da baina tailerrak, berbaldiak, mahai- inguruak zein bestelako lanketa kolektiboak izaten diraAdierazpen kultural ugari, hamarnaka antzerki, ikusgarri, zirko, jantzaldi, erakusketa zein bestelakoak.

Edozelan be, edizino honetarako erositako sarrerek hurrengo edizinorako balioko dabe baina dirua bueltetako aukerea be badago, kom@ehz.eus helbidera mezu bat bialdu eta eskabidea eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu