'Bukowski', Lemy River taldearen kantu barria

Bizkaie! 2020-04-16 09:29   Musikea

Teko rap abeslari katalanagaz alkarlanean sortutako lana da.

Lemy River-ek single barria dakarsku, igaz argitartutako EP homonimoan dagoeneko aurreikusten ziran estilo musikal zein formazino barriaren kutsu nabarmenez jantzia.

Kantua, 2019ko garagarrilean, Bermeoko Bay of Biscay jaialdian Xavier Coll-ek zuzendutako bideoklipagaz batera dator. Donostiako taberna ezagunari keinu egiten deutson Bukowski kantuak, rap eta synthwave erritmoak buztartzen ditu Kavinsky edo M83 taldeen harian.

Teko, berben autore zein sormenen egilekide izan dan raperoak, distantzian oinarritutako amodio istorio baten gorabeherak jorratzen ditu.

Bilakaera harrigarria izan dauen abeslari honek, Red Bull-en Batallas de Gallos lehiaketetan jorratu zituan lehen agerraldiak, 2007-an aurkeztutako Vértigo lehen lanagaz batera, dagoeneko erakutsiz estadu mailako gaztelaniazko rap artista handienen artean onenetakoa zla. Bilakaera oparoko urtea igaro eta 180 graduko aldaketea emon eban La Doble Fila rock taldea osotzeko, proiektu horregaz disko batzuk argitaratuz 2011. urtean hasita; azken urteetan, barriz, Poetas Puestos proiektuagaz ibili da Charly Efe-gaz batera.

Azken buruan, singlearen azaleko collage ikusgarria Jurema Martin-ek sortu dau, Gipuzkoako ilustratzailea, eskultorea eta diseinatzaile grafikoa Lemy River-ren ohiko kolaboratzailea da. Gainera, 2019ko Lemy River EP-aren azala egiteaz arduratu zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu