Addar bermeotarrek estudioko lehen lana dakarre

Bizkaie! 2020-04-15 12:05   Musikea

Bost kantako lana da Sugarra.

Ez dira sasoi errazak musika taldeentzat, itxialdiagaitik kontzerturik emon ezinda dabiz eta entseguetarako zein grabazinoetarako azpiegiturak ezin ditue erabili. Horregaitik, barri ona da Addar talde bermeotarraren Sugarra diskoa. Spotify, Youtube eta Bandcamp plataforma digitaletan entzun leiteke dagoeneko. Estudioko lehenengo diskoa dau laukoteak.

2018an sortu zan Addar, Gorka Padronesen bultzadaz, eta urtebete geroago prest zituen lehenengo diskorako kantuak. 2019ko udagoienean grabau eben Sugarra, Koba estudioan, Xanperen gidaritzapean. Azken ikutuak emonda, dagoeneko kalean dago diskoa, formatu digitalean. Hortaz, gitxigaitik saihestu ditue itxialdiaren oztopoak, ze plataforma digitaletan argitaratu ebenerako apirilaren 10a zan, konfinamendu bete-betean.

Lan barriaren oinarrian energia handiko rock & rolla dago, Eskandinaviako doinuen eraginpekoa. Playri emon ta aparatue erre, hori da taldeak sare sozialetan zaleei egin deutsen deia. Bost kantuetako berbak euskeraz dagoz, eta, besteak beste, egozentrismoa, bildurra, itxaropena... aitatzen ditue.

Addar taldeko kideak dira Gorka Padrones, Beñat Aurre, Imanol Rodriguez eta Mikel Omago. Azken hori oraintsu sartu da taldean, lehenengo urte biotan ibili dan Xabier Bilbaoren ordez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu