Lepora taldeak lehen diskoa plazaratu dau
2020-04-15 08:50 MusikeaBonberenea Ekintzak zigiluagaz argitaratu dabe.
Lokalean urte bi baino gehiago egin ditue jo eta jo eta, azkenean, 8 abesti zuzen eta gordinez osotutako diskoa aurkeztu deusku Lepora talde gasteiztarrak. Eraginen artean, 90eko hamarkadako hainbat rock modu nabarmentzen dira eta kantuetan bardin igarten da taldekideek aurrez entzun izan daben taldeen arrastoa: Same Old, Eh!, Libe, Bronze, Tutan Come On, Iont, Kashbad, Trumbo... Holan sortu ditue 8 pieza, antzeko ezaugarriakaz: bateria eta baju oinarri sendoa, oldarkorra; gitarra soinu indartsuak; eta ahots-melodien erregistro zabala, ilunak eta sendoak. Berbek islatzen ditue, besteak beste, egungo bizimodua, immigrazinoaren kalbarioa, boterearen mehatxuak, personen arteko loturak edota komuniketako trabak. Letra guztiak Leporak idatzi ditu, Analfabeto politikoa kenduta (Bertolt Brecht).
Diskoa Karlos Osinagak grabau eta nahastau dau, Tolosako Bonberenea estudioan eta Jonan Ordorikak masterizau, Mamia estudioan. Diseinua Rodrigo Garcíak egin dau eta erretratuak Victor H-renak dira.
Kontuak kontu, 2020ko maiatzetik aurrera, LP+CD eta CD formatuetan izango dogu. Akuriak da Lepora taldearen diskoko aurrerapen kantua:
Kantuak:
1- Akuriak
2- Dardo uxa
3- Ustelontzia
4- Analfabeto politikoa
5- Besarkada
6- Manhattan
7- Ezer ez aurrean
8- Bizi behar da
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!