BBK Sala Etxean, online kontzertuak eta umorezko ikuskizunak

Bizkaie! 2020-04-15 08:09   Musikea

2020ko maiatzaren 24ra arte.

BBK Salak online kontzertuak eta umorezko ikuskizunak programau ditu zuzenean, konfinamendua arintzeko eta euskal kulturearen sektoreari laguntzeko.

BBK Salaren webguneak eta Telebilbao kateak zuzenean emon dabe apirilaren 9an, eguenean, BBK Sala Etxean ekimenaren lehen ikuskizuna, Iñaki Urangarena eta bertan lehen mailako euskal artistak eta taldeak izango dira; bigarrena, Doctor Deseo taldea izan da.

Gizarte-konfinamenduaren ondorioz kultura-guneak zarratzeak kalte handia egiten deutse kultura-eragileei eta imodu birtualean bada be, kultura-agertoki nagusia barriro edegitea erabagi dau BBK-k, eta kalidadezko programazinoa eskaintzea bai biztanle gehienek bizi daben isolamendua ahalik eta modurik onenean pasau deien eta bai sektoreari berari laguntzeko be.

BBK Sala Etxean programazinoa zabaltzen eta artista gehiagoren parte-hartzea baieztatzen joango da datozen egunetan.

Programazinoa:

Apirilak 9: Iñaki Uranga.
Apirilak 10: Doctor Deseo.
Apirilak 17: Mabu.
Apirilak 18: Belako.
Apirilak 19: Bocabeats.
Apirilak 24: Eñaut Elorrieta.
Apirilak 25: Anne Etxegoyen.
Apirilak 26: Gorka Aginagalde.
Maiatzak 1: Izaro.
Maiatzak 2: Gari.
Maiatzak 3: Gurutze Beitia.
Maiatzak 8: Mikel Erentxun.
Maiatzak 10: Maribel Salas.
Maiatzak 15: Mentón Fogarty.
Maiatzak 16: Alex Ubago.
Maiatzak 17: Jon Apaolaza.
Maiatzak 22: Shinova.
Maiatzak 23: La bien querida.
Maiatzak 24: Oscar Terol.

BBK Salaren webguneak grabautako beste ekitaldi batzuk be emongo ditu:

Apirilak 15: Moby Dick.
Apirilak 20: Anne Etchegoyen.
Apirilak 22: Ghero (antzerkia).
Apirilak 27: Benito Lertxundi.
Maiatzak 04: Utzi Mezua (antzerkia eta magia).
Maiatzak 06: Inondik Inora (antzerkia eta barriketaldia).

Argibide gehiago BBK Salaren kanaletan: Instagram eta Facebook

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu