Itzulpengintza ikastaroa antolatu dau Labayruk, online

Bizkaie! 2020-04-14 07:50   Euskerea berbagai

Apirilaren 27an hasiko da eta izena emoteko epea zabalik dago.

Klase presentzialak etenda dagozan bitartean, itzulpengintzearen oinarrien inguruko ikastaroa emongo dau Labayru Fundazinoak hurrengo asteetan, online. Gaztelaniatik euskerara itzultzeko prozesua azalduko dabe, xede hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakiteko helburuz eta bigarren hizkuntza horretan berezko testuak sortuz. Lehenengo mailako ikastaroa izango da.

Prozesu horretan hainbat alor landuko ditue ikasleek, besteak beste: sareko baliabide informatikoak, idazkera arauak, berba alkarketea, letra larriak eta xeheak, joskerako baliabideak, atzerakargea… Metodologiaren aldetik, teoria, ariketak eta itzulpenak tartekatuko dira, euskerara itzultzen hasteko oinarriak emoteko asmoagaz.

Zortzi asteko ikastaroa izango da, apirilaren 27tik bagilaren 21era, 35 ordu guztira. Ikasgaiak Moodle aplikazinoaren bidez emongo ditue.

Izena emoteko interesa dabenek zabalik dabe matrikulea egiteko epea. Ikastaroaren prezioa 295 euro da. Informazino gehiagorako eta izena emoteko, itzul@labayru.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu