Elkoko Euskal Etxeak bertan behera itxi dau 57. Euskal Jaia

Bizkaie! 2020-04-14 07:55   Euskaldunak munduan

Garagarrilaren 3tik 5era egitekoa zan.

Nevadako Elko-ko Euskal Etxeak jakinarazo dauenez, aurten, garagarrilaren 3tik 5era egitekoa zan 57. Euskal Jaia (Elko National Basque Festival) bertan behera itxi da, koronabirusak eragindako alarma egoereagaitik, urtero bertara doazenen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz beste ezeren gainetik. Datorren urteko hitzordurako deia egin dabe.

57. Euskal Jaia zan aurten ospatzekoa, AEBetan egiten diranen artean, zaharrenetakoa, ardi-ogi lehiaketea, ohiko desfilea, Elko Ariñak jantzariak, herri kirol ekitaldiak, jota eta irrintzi lehiaketak, picnic zein otorduak ohikoak izaten dira baina, aurten, zoritxarrez ez da egingo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu