Euskarabentura abuztura atzeratu dabe

Bizkaie! 2020-04-08 10:01   Euskerea berbagai

Aldaketa hau eginda be, kolokan dago aurtengo edizinoa.

Aurreko edizino bateko irudia (argazkia: Euskarabentura) | Ikusi handiago | Argazki originala

Hirugarren edizinoa dau aurtengoa Euskarabentura espedizinoak, Euskal Herriko eta diasporako gazte ugari hilabetez zazpi herrialdeak ezagutzera eroaten dituan ekimenak. Hasiera baten, garagarrilean egitekoak izan dira, baina Covid-19 gaixotasunaren krisiagaitik atzeratu egin dabe. Abuztuaren 1etik 31ra, hilabete geroago, izango da III. Euskarabentura.

Euskal Herrian osasun egoerea eta erakunde publikoek ezarritako neurriak zelan dagozan ikusi beharko da hemendik aste batzuetara, ze Euskarabentura abuztuan egin ahal izango danik be ez da ziurra. Ordurako espedizinoa egitea ez bada segurua, bertan behera itxi beharko dabe aurtengo edizinoa. Azken erabagia maiatzaren 31n hartuko dabe antolatzaileek.

Hortaz, orain arteko edizino biek arrakasta itzela izan daben arren, kolokan dago hirugarrena. Gazteak eurak prest agertu dira, pilo batek emon dabe izena. Proiektu bat aurkeztu behar izan dabe euren hautagaitzeagaz batera. Antolatzaileak apirilaren 15ean izan dira aukeratutako parte-hartzaileen barri emotekoak, baina erabagi hori be atzeratu egin dabe.

Mauletik Getxora, Euskal Herriko zazpi herrialdeetan zehar egiten da Euskarabentura urtero. 120 gazte euskaldunek (diasporakoak be egoten dira) hilabetez egiten dabe ibilbidea, oinez, lekuan lekuko ezaugarriak, kulturea eta ondarea ezagutzen. Hiru helburu nagusi ditu ekimenak: Gazteen artean euskerearen erabilerea bultzatzea, gazte euskaldunen sarea sortzea eta Euskal Herriko ondarearen transmisinoa egitea.

Aurtengo espedizinoan 2003 eta 2004 urteetan jaiotako gazteek parte hartu leikie. Osasun baldintzak eta egoera orokorra aproposak badira egingo dabe Euskarabentura abuztuan. Bestela, bertan behera itxi beharko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu