Korrontzi: Nazinoarteko World Music disko onenen TOP 10 zerrendan

Bizkaie! 2020-04-08 08:04   Musikea

Topa-K, 10 disko onenen artean hautatua izan da World Music Charts zerrendan.

Korrontzi taldearen azken lana, Topa-K DJ Makala & Korrontzi nazinoarte mailako 10 disko onenen zerrendan hautatua izan da World Music Charts Europe apirileko argitalpenaren arabera munduko musika diskoen artean. Hamargarren postuan sartu da taldea kontinente guztietan kaleratutako diskoak kontuan hartuz

Aurretik geratu dira ondokoak: Lehenengo postuan: Sam Lee, Old Wow Cooking Vinyl, UK; 2.ean, Lina_Raül Refree Lina_Raül Refree, Glitterbeat, Portugal/Spain; 3.ean, Brasses for the Masses Dzambo Agusevi Orchestra, Asphalt Tango, Macedonia; 4.ean, Ormenyon Evritiki Zygia, Teranga Beat, Greece; 5.ean, Frixx Frigg, Frigg, Finland; 6.ean, Amoreamaro Maria Mazzotta, Agualoca Records, Italy; 7.ean, Hedur - Solace of Time Aynur, Dreyer Gaido, Turkey; 8.ean, Navarasa: Nine Emotions Yorkston/Thorne/Khan, Domino Recording Co, UK/India; eta 9. postuan, Brasileko Vida Codigo Tigana Santana

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu