Hemen da 14 urtetik beherakoen XXV. Arabako Bertso Eskolarteko birtuala

Bizkaie! 2020-04-07 09:45   Bertsolaritzea

Bagilaren 6ean, finalistak nortzuk diran jakingo dogu.

14tik urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa maiatzean ospatu izan da, eskualde bakotxeko topaketea egin izan da eta bertan eskualdean hautatutako lanak entzuteko aukerea izaten da. Eskualdeetako bertso lan batzuk Arabako finalerako aukeratu izaten dira baina aurten holan jokatuko ez bada be, bertsoak ez dira faltako. Adi!

Maiatza kobazulotik apurka-apurka urtetako sasoia izango dala emoten dau baina egoera arraro honetan topaketak, jente aurreko saioak eta jaiak izaten ziranak egokitu behar izan doguz derrigor. Horrek, ostera, ez dau Arabako Eskolarteko Bertso Txapelketea geldiarazoko, umeen sormenari bidea emon behar jakolako.

Bertsolaritzea ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen daben 14 urte bitarteko umeek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukerea izango dabe udabarrian. Maiatzean zehar eskualde bakotxeko lan aukeratuak Bertsozale Alkartearen webgunean argitaratuko dira. Bagilaren 6ean, finalistak nortzuk diran jakingo dogu. Hotza Extrem abentura parkean egun pasa ederra izango dabe opari irailaren 13an ikasturte barria gogoz hasteko.

Hiru gai dagoz aukeran:

- Zelan ikusten dozu mundua etorkizunean?

- Animalia bihurtzeko aukerea bazeunke ze animalia aukeratuko zeunke eta zergaitik?

- Ikusezina bazina, zer egingo zeunke?

Lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitekez. Epostaz bialdu behar dira maiatzaren 21a baino lehen araba@bertsozale.eus helbidera.

Bertsoakaz batera parte-hartzaileen izen abizenak, ikastetxea eta maila jarri, baita kontakturako modua be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu