Ume eta nerabeentzako euskeraz berba egiteko aukerea Getxon

Bizkaie! 2020-04-06 13:41   Euskerea berbagai

Etxetik be, euskeraz berba egin

Bolondresen bila dabiz konfinamendu denporaldi honetan euskerea indartzeko beharra daben umeak laguntzeko, izan be, egoerea ikusita, ume askoren hezkuntza-prozesuak eta horren barruan hizkuntza-gaitasunak, kalte handia jasango dau.


Helburua?

Ume guztiek antzeko hezkuntza-aukerak izan deiezan laguntzea, euskerearen hizkuntza-alderdian arretea jarriz eta euskeraz berba egiteko aukerea eskainiz.


Izena emotea

Boluntario lez denporea eskaini nahi badozu, mezu honi erantsitako formularioa bete besterik ez da egin behar.


Zelan gauzatuko da?

Zure eskaintzea erregistrauta dagoanean, koordinazinoko persona batek umearen (bere familiaren) kontaktua helarazoko deutsu, haregaz berba egiten hasi ahal izateko. Proiektua koordinetan dauen personeak baino ez dau izango zure hartu-emonetarako datuetara heltzeko erea. Bestetik, bajea emon nahi badozu, konpromisorik barik egin daiteke, eposta bidez.


Zenbat denpora eskaini boluntariotzeari?

Ahaleginak egingo dira alkarrizketak banan-banan izan daitezan eta boluntario eta ume (familia) bakotxaren baliabideetara, ordutegietara eta erabilgarritasunera egokituko dira. Komenigarria da zeozelako jarraitasuna emotea, baliabide hau eraginkorra eta iraunkorra izan daiten. Proposamena da, bakotxak ahal dauen neurrian, 15-20 minutuko tarteak bilatzea, astean pare bat egunetan gitxienez.


Zelan  egin daitekez alkarrizketak?

Alkarrizketak birtualak izango dira, eta boluntarioek eta umeek(bere familiak) adostutako tresnaren bidez egingo dira: telefonoa, Skype, Whatsappeko bideo-deia, etab.


Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu