425 ETE eta autonomok aholkularitzea eskatu dabe telelana ezartzeko
2020-04-03 11:20 Pil-pileanSPRI-ren zerbitzua doban da.
Azken bi asteotan, 425 euskal autonomo eta ETEk SPRI Taldearen aholkularitzea eskatu dabe telelana ezartzeko, zehatz esateko, 15 egunetan 245 konponbide ezarri dira Inplantalariak programearen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak abiarazitakoa, SPRI Taldearen bidez, langileak eta enpresak babesteko momentuotan.
Telelana ezartzea eta aholkularitzea emotea helburu dauen zerbitzu honen bidez teknologiaren erabileran lagundu nahi jake autonomo eta ETEei, aukerea izan deien etxetik bertatik jarraitzeko euren jarduereagaz edo gitxienez jarduerearen zati bategaz.
Zuzenean ezarritako telelanerako konponbideez gan, ekimen honen bidez hornitzaileei helarazo jakez euskal autonomo eta ETEek planteautako 11 eskaera.
SPRI Taldearen zerbitzua doban da eta telematikoki eskaintzen da, autonomo eta enpresentzako aholkularitzan esperientzia zabala daben aholkulari teknologikoz osotutako talde baten eskutik. Eskarmentu horri esker, aholkulariek ondo dakie zer egin behar daben tresna teknologikoak eraginkortasunez ezarri eta erabilteko enpresa txikietan eta holan, telelana berme danakaz eta segurtasun osoz ezarri ahal izateko.
Helburuak
• Berehalako ezarpena modu telematikoan holan eskatzen daben Euskadiko autonomoen eta ETEen artean.
• Telelanaren bidez egin daitekezan enpresa arloak identifiketea.
• Etenbako laguntzinoa emotea ezarri ahal izateko enpresa eskatzaileetan, holako jardueretan: Komunikazinoa eta informazinoa konpartidutea bezero, behargin, hornitzaile, bazkide eta bestelakoakaz.
• Alkarlanaren bidez enpresako dokumentazinoa sortzea: eskaerak, lanak...
• Enpresearentzat oinarrizkoa dan informazinoa urrutitik jaso, konsultau, erregistrau eta biltegiratzea: hartu-emonak bezeroakaz, eskaeren fitxak, fakturak...
• Urrutitik kudeatzea lanaren banaketea edo proiektuen / eskaeren egoerea.
• Enpresearen kudeaketa eraginkorra ahalbidetuko dauen informazinoa aztertu eta erabagiak hartu, kontuan hartuz egoerak, portaerak eta jokerak, ohar/abisuen kudeatzaileakaz.
• Agendak/hitzorduak/entregak kudeatu enplegadu, bezero nahiz bazkidakaz sinkronizauta.
• Bulegoko ekipoetara urrutitik sartu.
• Enpresearen jarduerea azkartuko daben ekintzak bizkortu eta geolokalizau.
• Urrutiko lanak indartu enpreseak izan leikezan zibererasoei aurre egin.
Inplantalariak zerbitzuko aholkulari teknologikoen taldeak badau tresna-katalogo bat:
• Berehala ezarri eta erabilten hasteko modukoak.
• Autonomo eta ETEetan aplikau daitekezanak, aukerea emoten dabelako urrutitik egiteko autonomo eta ETE gehienen ohiko zereginak.
• Bideragarritasun handia dabenak gaikuntza teknologikoari jagokonez. Horri esker, prestakuntza bako enpresek be erabili leikiez, aholkulari teknologikoen laguntzinoagaz.
• Merkeak eta, askotan, doban.
• Beste euskal ETE batzuetan probautakoak.
Aholkularitza eskaerea
Inplantalariak zerbitzua eskatzeko, autonomoak edo ETEak hartu-emonetan jarri behar dau SPRIko Bezeroaren Arretarako zerbitzuagaz: Telefonoa: 902.702.142 / Posta elektronikoa: info@spri.eus. Telefono horretatik Inplantalariak zerbitzura bideratu eta hor aholkularitzea jasoko dabe jakiteko bere enpresako zein arlo aldatu beharko leuken jarduerea telelan-formatuan jarraitu ahal izateko.
Zerbitzu-katalogoa etenbarik eguneratzen da
Zerbitzu hau etenbarik aldatzen da autonomo eta ETE eskatzaileen preminen arabera eta, beraz, euskal enpresa-sarean telelana ezartzen laguntzeko tresnak, teknologiak edo jarraibideak dituen zerbitzu teknologikoetako enpresak be SPRIgaz hartu-emonetan jar daitekez euren zerbitzuak eskaintzeko. SPRIk proposamen guztiak ebaluauko ditu, erispidetzat hartuz tresnen potentziala, enpresa-sarearentzat izan leiken balioa eta ezartzeko bideragarritasuna. Aukeratutako konponbideak Telelanerako Teknologien Liburu Zurian jaso eta dokumentu hori autonomo eta ETE guztien eskura jarriko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!