Araban Pazko Asterako antolatutako barnetegiak irailera atzeratu dira
2020-04-03 08:43 BertsolaritzeaGorbeialdea eta Aiaraldeko barnetegiak atzeratu ditue.
Apirilaren erdialderako bertso barnetegi bi zituan antolatuak Arabako Bertsozale Alkarteak Gorbeialdea eta Aiaraldeko umeentzako. Covid-19ak eragindako osasun krisialdia dala eta hartutako prebentzino neurriakaz bat eginez, Pazko Asterako programautako barnetegiak irailaren hasierara atzeratu dira.
Gauzak holan dirala, irailean izango da oporraldian euskeraz eta euskal kulturaz bertso giroan sartu eta gozetako aukerea.
Arabako Bertsozale Alkarteak aurrerago zabalduko dau informazino gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!