Xabi Bandinik 70 harpidedun baino gehiago erakarri ditu

Bizkaie! 2020-04-03 08:13   Musikea

Maite zaitugu esan izeneko kantua eta bideoklipa ama guztiei dedikau deutsez.

Aitatu lana musikoaren etxeko ganbaran grabautakoak izan dira patreon plataforma barrian jasotako laguntzinoagaz. Orain astebete taldeak era barri bat aurkeztu eban patreon plataformearen bitartez jarraitzaileen babes ekonomikoa jasoteko edukiak, kantua, bideao eta alkarrizketak sortzeko, hilean euro 2 jarrita. Ekimenak 70 baino harpidedun baino gehiego erakarri ditu eta Komunitate Garaiezina izena emon deutse. Taldearen arabera, bide bat edegi gura dogu gure sorkuntza jarduereagaz aurrera joateko. Aurreko krisialdian ikasi genduan, behin Kerobiagaz Supernova lana argitaratzeko egin genduan crowdfunding-agaz, aurrera egiteko gure jarraitzaileen inplikazino zuzena behar geduala dino taldeak.

Kontuak kontu, sorkuntzak esklusiboak izango dira harpidunentzako baina batzuk haren sare sozialetan argitaratuko dira, berbarako, Maite zaitugu esan lana; nahi dauenak bere ama-ri erregalau daiotson kantua askotan bere sem-alaben ongizateaz bere osasunaz baino 100 aldiz gehiago arduratzen baitira.

Plataforman harpidetzeko, xabibandini.com; @xabibadini; eta patreon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu