Mintzanet: tresna aproposa etxean euskeraz egiteko

Bizkaie! 2020-04-01 10:31   Euskerea berbagai

Helburua da euskeraz jarduteko aukerarik ez dabenei etxetik urten barik euskeraz egiteko modua emotea.

Koronabirusaren krisia dala eta, etxean egon behar dogunez, Mintzanet da tresna aproposena euskerea praktiketako etxetik mobidu barik. Edonon eta edonoiz, eta doban.

Mintzanet egitasmoaren helburua euskeraz jarduteko aukerarik ez daben personei etxetik urten barik euskeraz egiteko modua emotea da. Euskal Herrian eta mundu osoan. Hori bermatzeko, euskeraz jardun nahi daben guztiek, edonon dagozala be, euskeraz berba egiteko aukerea dabe www.mintzanet.net webgunearen bidez. Egitasmoa doban da eta ezinbesteko oinarri bi ditu: bidelaguna eta bidelaria. Bidelaguna euskeraz ondo dakiena da (ez dau titulurik behar). Bidelaria, barriz, euskeraz berba egin gura dauena da (B1 maila izan behar dau gitxienez).

Euskeraz berba egiteko aukerea eskaintzeaz gan, bestelako ondorio positiboak be baditu Mintzanetek: mugak gainditzea (distantzia, bakartze linguistikoa edota partaideek izan leikiezan arazo fisikoak edo denpora eragozpenak), askotariko euskaldunen arteko alkar ezagutzea sendotzea eta, azken finean, euskaldun kopurua handitzea.

Kontuak kontu, bidelagunak (laguntzaileak) behar dira eta, beraz, emon izena hemen

Proiektu honek Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren babesa dauka.

Maramara taldearen hizkuntza zerbitzuak kudeatzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu