Rafael Berrio musikari donostiarra hil da 56 urte zituala
2020-04-01 08:01 MusikeaFaltan botako zaitut. Betira arte lagun maitea.
Lehenagotik eban gaixotasun larri baten eraginez hil da jakinarazo dau Rafael Berrioren azken diskoen produktorea izandako Joserra Senperenak. Faltan botako zaitut. Betira arte lagun maitea adierazo dau .
Underground eszenako musikaririk ospetsuenetakoak 80ko hamarkadatik gaur egunera arte izan dauen ibilbide emonkorrean, igaz plazaratu eban bere azken diskoa, El Niño Futuro izenekoa.
Berriok UHF taldeagaz argitaratu eban bere lehen diskoa 1981. urtean. Ondoren, bigarren diskoa sortu eban Amor a Traicion taldeagaz, 90eko hamarkadan. Disko bi gehiago plazaratu zituan 2001. eta 2005. urteetan Deriva izenpean eta disko horreen ostean ekin eutson bakarkako ibilbideari.
Joserra Senperena izan zan Berrioren azken lanen produktorea; 1971 diskoa grabau eban 2010ean, Diarios 2013an, Paradojas 2015ean eta El Niño Futuro 2019an. Zinemarako be lan egin eban Jonas Truebaren eskutik, izan be, La Reconquista (2016) pelikulan aktore ibilteaz gan, soinu bandarako musikea be Berriok egin eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!