Morning Drivers taldeak 'Sabe a poco' izeneko bideoklipa aurkeztu dau

Bizkaie! 2020-03-31 10:57   Musikea

Morning Drivers taldeak New Intentions izenburuko bigarren diskoa dakar.

Miquel Serra, Luis Iglesias, Mariano Costa, Miquel M. Thomas eta Sebastian Budding-ek osotzen daben taldeak 10 urte baino gehiago daroaz beharrean Ibizako kultura aktiboaren alde. Ibizako taldea gustoko taldeen bersinoakaz azaldu jaku baina aurretik be ez dira geldi egon, izan be, 2015. urtean entsegu gelan sartu eta Perspectiva izenburuko lehen diskoa argitaratu eben 2017ko zemendian; disko hori zabaltzeko bira luze eta emonkorra egin eben eszena nazionaleko talde eta artista handiakaz batera, berbarako, Zahara, Ángel Stanich, LA, O' Funk'illo eta Söber taldeakaz.

Kontuak kontu, Nuevas intenciones Morning Drivers-en bigarren diskoa da. Magrana Studios-en (Ibiza) grabau eta masterizau dabe Joan keta Omar Gisbert-ek 2019ko maiatza eta abendua bitartean. Ibizako taldeak hamaika pop rock abesti sutsu aurkeztu ditu, erritmo jantzagarriak eta Irlandako abesbatza bi gogorarazoten dituen koruak. Door Cinema Club nazinoarteko erreferentziatzat eta Vetusta Morla, Sidonie, Izal edo Polock lako bandak Indie Patrioaren barruan.

Bizitzako esperientzietan eta jarrera baikorretan oinarritutako gaztelaniaz idatzitako abestiak sano indartsu sartzen jakuz barruraino, izan be, Ibizako taldeak upealako eta parebako zuzenekoak eskaintzen ditu. Sabe a poco kantuaren bideoklipa entzun hemen.


Nuevas Intenciones
zuzenekoak (Osasun alarma egoerearen gorabeherek ixten badabe)

- Apirilaren 30ean, Bartzelonako Sidecar aretoan.

- Maiatzaren 1ean, + LA VIDA: Madrileko El perro club aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu