Liverpoolen Euskal Ikasketak egiteko bekarako deia zabalik

Bizkaie! 2020-03-30 13:02   Euskaldunak munduan

Bagilaren 15era arte aurkeztu leitekez hautagaitzak.

Liverpoolgo Unibersidadearen eraikina | Ikusi handiago | Argazki originala

2020-21 ikasturterako deia egin dau Etxepare Euskal Institutuak, Liverpoolgo Unibersidadean daukan Manuel Irujo Katedrearen bidez. Hain zuzen be, Ingalaterrako zentro horretako Hizkuntza Modernoen atalean ikerketa-masterra egiteko bekea eskaintzen dau Katedreak, jagokon balio ekonomikoaren % 100 pagauta.

Modern Languages and Cultures dalako atal horretan Euskal Ikasketak egin leitekez, eta bide hori aukeratzen daben ikasleek aurkeztu leikie bekea eskuratzeko hautagaitzea. Bagilaren 15era arte dago izena emoteko epea, eta aukeratutako ikerlariak 2020ko irailean hasiko dau kursoa.

Etxeparek azaldu dauenez, euskal hizkuntzeari, ekoizpen kulturalari, historiari edo politikeari buruzko ikerketak egiteko interesa daben ikasleen bila dabiz beka honetarako; batez be, Manuel Irujo politikariaren biografiagaz zerikusia daben memoria, erbeste, diaspora eta europar ikerketak batzen dituen proiektuak badira.

Horrezaz gan, kontuan hartuko ditue euskal kulturako edo gizarteko ezaugarriak munduko beste ingurune kultural, sozial edo linguistikoren bategaz konparetan dituen azterlanak. Horren barruko gaiak izan leitekez memoriaren errepresentazinoa, migrazinoak, kultura herrikoiak, ikus-entzunezko adierazpenak, generoa... Liverpoolgo Unibersidadeak zehaztu dauenez.

Hautagaitza aurkezteko bideak eta informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu