Jaialdi 2020 Boisen?

Bizkaie! 2020-03-30 07:50   Euskaldunak munduan

Jaialdi 2020 Idahoko Boisen, garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra.

Bost urterik behin, Euskal Herritik kanpo egiten dan euskal-amerikar jaialdi handiena da Boisekoa. Antolatzaileak Jaialdi 2020 egitekotan dabiz. Jentea arduratuta dago bai AEBetan eta bai munduan osasun alarma egoereak eraginda ez ete dan bertan behera geratuko. Oraingoz antolatzaileek ez dabe arrazoirik ikusten Jaialdi 2020 ez egiteko. Euskal jai erraldoi hau antolatzen dabizenak jakitun dira munduan zabaltzen doan Covid-19 koronavirusak astrapala handia eragin dauela, baina eurak lanean jarraitzen dabela eta, oraingoz behintzat, ekitaldia antolatzen segiduko dabela, hori bai egoerearen gorabeherak hurretik jarraituz eta besterik balego, berehala abisauko leukiela.

2020ko Boiseko Jaialdirako talde hautatuen zerrendea ezagutzera emon dau antolaketa batzordeak eta Iruñeko Duguna jantza taldea izan da hautaketa prozesuan izentau dabena. Duguna jantza taldeaz gan musika talde bi, Korrontzi eta Esne Beltza gonbidu ditue.

Boiseko Oinkari djntza taldeaz gan, AEBtako hainbat jantza talde, San Francisco, Chino, Bakersfield, Elko edo Renoko euskal klubetatik Idahoko uriburura hurreratzen dira

Kontuak kontu, Jaialdi 2020ko antolatzaileek Euskal Herriak momentu honetan bizi dauen egoerea be nabarmendu dabe, euren familien eta lagunen osasunaren eta segurtasunaren alde eginez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu