Martiaren 28an egitekoak ziran Seaskaren Ateak Edegitea ez da egingo
2020-03-26 09:17 Euskerea berbagaiOsasun alarma egoereak eragindako konfinamendua da arrazoia.
Edozelan be, guraso barri guztiek dabe aukerea umeen izena emoteko. Ikastoletako arduradunak prest dagoz eskabide guztiak jasoteko, bai telefonoz eta bai eposta bidez be. Seaskaren 37 ikastolen datuak seaska.eus webgunean aztertu zeinkiez.
Kontuak kontu, izena emotea sano inportantea da hurrengo ikasturtea eta zehaztasun guztiak atontzeko; izena emoteko azken eguna apirilaren 1a da.
Ikastolea? Zertarako?
Ipar Euskal Herrian, euskerearen egoerea nabarmen gaiztotu da XX. mendean. Lehenagoko gizartean, jenteak euskeraz berba egiten eban etxeetan eta hizkuntzea holan zabaltzen zan, modu naturalean, belaunaldi batetik bestera joanez. Bainan haria moztu egin dada eta orain euskerea familia gitxitan erabilten da: batzuetan lotsearengaitik, guraso batzuek hizkuntza beren umeei ez eutsielako erakutsi. Ondorioz, orain, ikerketek erakutsi daben legez, eskola hizkuntzea salbetako tresna onena bihurtu da. Eta munduan zehar hizkuntzea ikasteko metodo onena eta sinpleena, murgiltze eredua da. Murgiltze sisteman, umeek edozein momentutan euskerea entzuteko eta berba egiteko aukerea dau: ikasgelan, kanpoko jardueretan, ibilldietan, kirola eginez, bertsotan, jantegian... Ikastolearen proiektua euskerearen inguruan eregia da: ondorioz umeek hizkuntzearen inguruan dan proiektua sentiduten eta biziten dau. Horrek bere ikasteko motibazinoa azkartzen eta bultzatzen dau. Ikasleari euskal kulturearen aberastasuna eta aniztasuna biziteko aukerea emoten deutso. Egun batez, gure kulturearen aktorea eta sortzailea bilakatuko da. Erroak sendo lurrean dituala erakusten jako eta horrek munduan zehar ibilteko indarra eskaintzen deutso.
Gaur egun murgiltze eredua Seaskaren ikastoletan bakarrik eskainia da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!