Esaera zaharren argazki lehiaketea Durangaldean
2020-03-26 08:57 Euskerea berbagaiApirilaren 20ra arte hartu leiteke parte.
Durangaldeko Berbalagun proiektuko kideek itxialdiari aurre egiteko modua asmau dabe. Izan be, etxetik urten barik hartu leiteke parte esaera zaharren argazki lehiaketan, euskerearen gatza eta piperra diran esaeren munduan sartu eta argazki polit bat ateratzea da egin behar dana.
Funtzionamendua erraza da: Lehenik eta behin, euskerazko esaera zahar bat aukeratu behar da, parte-hartzaileak gustuko dauen bat. Aukera zabala dago, euskerea hizkuntza aberatsa dalako halako esaldietan. Idea aldetik amots dabilenarentzat, zerrenda hau ipini dabe berbalagunek parte-hartzaileen eskura. Ganera, koronabirusaren inguruan egunotan sortu diran aldaera umoretsuak be erabili leitekez (beheko irudian irakurri leitekez horreetako batzuk).
Behin esaerea aukeratuta, horregaz lotzen dan figurea, objektua edo egoerea pentsau beharko dau bakotxak, eta argazkia atera. Modu bi dagoz argazkiak Durangaldeko Berbalagunei bialtzeko, whatsappez (639 400 786) eta posta elektronikoz ( durangaldea@aek.eus ).
Apirilaren 20ra arteko epea dago argazkiak bialtzeko. Irabazleak lagun birentzako afariaz disfrutau ahal izango dau Durangoko Plateruenan. Esaera zaharrak ikasi eta irudimena lantzeko lehiaketa aproposa dala dinoe antolatzaileek, eta Durangaldeko euskaltzaleak animau ditue parte hartu deien. Koronabirusari hortzak eta euskereari bihotzak!, adierazo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!