Gutun Zuria datorren urtean argitaratuko dan saiakera kolektibo bihurtuko da
2020-03-26 08:07 KultureaAzkuna Zentroak liburu bat egingo dau aurten parte hartuko eben egileen testuakaz.
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, Azkuna Zentroak antolatzen dauena martiaren 31tik apirilaren 4ra ohiko formatuan aurreikusia, egungo egoerearen ondorioz forman eta denporan banatutako proposamen bilakatu da, baina saiakuntzeari buruz hausnartzen jarraitzen dau.
Saiakerak egitea ez dala literatura-genero baten edo lanbide baten gai esklusiboa, bozetoa, zirriborroa, planoa, landa-entrenamendua eta laborategiko esperimentua barrubatzen dituan jarrera baten ondorioa baino. Jaialdiak saiakerea aztertuko dau, literatura-genero dan aldetik harago, kultura-prozesu, pentsamendu garaikide zein kulturan jarduteko eredu legez. Eta saiakerea bere berrasmetea danez, berbazko eta presentziazko saiakera hori saiakera idatzi bihurtzen da. Holan, Gutun Zuria Saiakerea hemen hasten da, bihurtzen da, saiakera kolektibo bat, liburu bat, edizino honetan parte hartzea aurreikusita egoan zenbait autoreren artikuluz osotua eta edizino honek markau dauen errealidadeari buruzko gogoetak jasoko ditu. Parte-hartzaile bakotxak testu bat proponiduko dau, bere ikuspegi partikularretatik abiatuta balioa erantsiz.
Jaialdirako egiaztatuta zeuden pertsonek parte hartuko duten argitalpen horretaz gain, Azkuna Zentroak lan egiten du edizio honetan aurreikusita zeuden jardueretako batzuk zentroko programazio egonkorraren eta hezkuntza-programazioaren parte izan daitezen, eta zentroko kultur programazioko sei lerroei balioa erantsiz.
Azkuna Zentroak, gainera, aurten parte hartuko zuten autoreekin egindako hitzorduetako batzuk hurrengo ediziora joateko aukera aurreikusten du.
Gutun Zuria 2020 - 2021
Igaz hasitakoari eutsiz, Azkuna Zentroak Gutun Zurian berbea literatura-sistematik harago jarri, liburuen orrien mugea gainditu eta musikea, artea, ahotsa, argitalpena edo ilustrazinoa lako diziplinakaz loturea sorrarazoten dau.
Orain, topaketea saiakera kolektibo eta denpora errealtzat hartzen zan, gizartean jazotako eraldaketen angeluetara hurreratzeko, zenbait euskarritatik, gizartean atzemoten doguzan eraldaketen angelu desbardinetara, normaltasun-itxurea emonez. Hola, bada, Big Dataz eta feminismoaz berba egiteko testu edegi lez proiektau zan jaialdia, duintasunaren eta duintasunik ezaren arpegi anitzak, artea praktika eta diskurso legez, traparen filosofia milleniala, eredugarritasuna eta mutazino betean egoan euskal literatura baten argazki finkoa. Transkulturala eta transexuala, fikzinoa eta egia, testua eta gorputza.
Eider Rodríguez, Katixa Agirre, Aixa de la Cruz, Anjel Lertxundi, Aingeru Epaltza, Ainara Legardón, Xabier Erkizia, Ixiar Rozas, consonni, Txakur Gorria, Anari, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Paul B. Preciado, Ernesto Castro, Javier Gomá, Max, Marta Rebón, Maite Larrauri, Cristina de la Cruz, Marta Peirano, Patrick McGrath, Alexei Yurchack, Damián Tabarovsky, Alma Guillermoprieto eta Martha Rosler 2021era zabaldutako Gutun Zuria 2020 osotzen daben personen izenak dira, eta horreen gogoetak modu batera edo bestera egongo dira Jaialdia aldatu dan saiakera kolektibo honetan.
GutunZuria #AZEtxean
Berbearen inguruko nazinoarteko topaketeak presentzia nabarmena izango dau Zentroak abian jarritako #AzEtxean ekimenean, Covid-19 koronabirusak agindutako alarma-egoeran programazioarekin jarraitzeko.
Martiaren 31tik apirilaren 5era, jaialdiari buruzko programazino berezia egingo dau, aurreko urteetako ikus-entzunezko materialaren bidez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!