Galdera-erantzunen jokoa dakar Arabako Bertsozale Alkarteak
2020-03-24 08:41 BertsolaritzeaAstero hamar galdera egongo dira, zaleek etxetik erantzuteko.
Bertsolaritzeagaz lotutako saio, topaketa, batzar eta klase guztiak bertan behera geratu dira egunotan, Covid-19 gaixotasunari aurre egiteko neurriak dirala eta. Zaleen bertso gosea baretzeko, Erantzuna oinean izeneko jokoa atondu dau Arabako Bertsozale Alkarteak, etxetik egiteko moduko olgetea.
Astero, hamar galderako sortea plazaratuko dabe, bertsolaritzeagaz lotutako itaunak eta ariketak, hain zuzen. Parte-hartzaileek ahalik eta ondoen bete beharko dabe erronkea, ze sariak egongo dira. Aste bakotxean, hamar galderak zuzen erantzuten dituenen artean emergentzi egoeretarako kit dalako bat zozketan emongo dabe.
Kit berezi horretan dagoz Abuelari edizino mugatuko orioa, Bertsozale Alkartearen USB memoria, eta Arabako Kuadrillarteko Txapelketearen elastikoa eta poltsea. Lehenengo zozketea astelehenean egingo dabe, eguerdiko 12:00etan.
Erantzuna oinean jokoan parte hartzeko lotura honetan klik egin behar da. Galderei erantzun eta ariketak beteta, Bidali botoiari sakatu behar jako. Aste honetako itaunak ipini ditue dagoeneko.
Saritzat emongo daben emergentzi egoeretarako kit-aren argazkia hemen behean:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!