'Ezpainetan odola': Skakeitan & Lagunak
2020-03-24 08:31 MusikeaOrain gure erronkea da: zuek geugaz abestea.
Konfinamendu sasoian, alkartasun apur bat aldarrikatu nahi izan dogu. Bakarrik ezin da, lagunakaz bai. Gure Ezpainetan odola kantua jo dogu, bakotxak bere etxetik, eta miresten ditugun artistei bertan parte hartzeko proposamena egin deutsegu: Pello Reparaz (Zetak), Izaro Andres (Izaro), Eider Saenz eta Markel Idigoras (Nøgen), Aiora Renteria (Zea Mays), Ane Barrenetxea (Sua), Sara Zozaya, Xabi Bandini, Gary Uriarte (Dupla), Juanjo Berasain (Ezpalak) eta Gartxot Unsain (Madeleine, Grises) dira.
Orain gure erronka honakoa da: zuek geugaz abestea nahi dogu; zelan? Grabaizu zure burua kantu hau abesten eta bialdu helbide honetara: ezpainetanodola@gmail.com
Tenpoa (128 bpm) eta tonua errespetetako, jarri kantu originala kaskoetan eta gainetik kantau; bertikalean grabetea komenidu da eta ahotsa bakarrik entzun behar da bideoan.
Parte hartzen dozuen guztion artean aukeraketa bat egingo dogu eta gehien gustau jakuzanakaz bideo bat osotuko dugu; bertan Pellogaz batera kantua abesten urtengo dozue eta zuon artean gure diskografia, kamiseta bat eta poltsa bat zozketatuko ditugu.
Skakeitan zortzikoteak azken laneko, Nola Galdu Denbora (Mauka, 19), Cicatrices abestiaren bideoklipa aurkeztu dau
Diskoko laugarren abestia da Cicatrices. Galera (Mauka, 16) kaleratu ebenetik soinu esperimentalagoa bilatzeko lanetan ibili dira, Ahots Gabekoen Ahotsa (Mauka, 12) edo Orekariak (Mauka, 14) lanen ska eta reggae doinuakaz konparauta.
Alabamako kideak dira bideoa osotzeko ardurea izan dabenak; etxeko irudiak iraganera begira dagoan protagonista orbainduaren irudiakaz nahastauta, abestiaren kutsu nostalgikoari dimensino barri bat eranstea lortu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!