Bertso udalekuetako bigarren izen-emotea zabalik

Bizkaie! 2020-03-18 10:37   Bertsolaritzea

Bertso eskoletakoen eta Bertsozale Alkartekoen epea amaituta, orain nahi daben guztiak apuntau leitekez.

Odei Barroso eta Aroa Arrizubieta bertsolariak igazko udalekuetako gazteakaz berbetan (argazkia: Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Fase bi ditu bertso udalekuetan izena emoteko prozesuak. Lehenengoan, bertso eskoletan dabizan gazteei eta gurasoren bat Bertsozale Alkarteko kide dabenei egiten jake deia. Gaur, eguaztena, bigarren fasea hasi da, hau da, baldintza horreek beteten ez dituenei begirakoa. Lehenengo fasean izena emoteko moduan izan diranek, baina ez dabenek egin, orain be egin leikie, baina lehentasuna galdu dabe.

Bost lekutan izango dira 2020ko udalekuak, edadearen arabera banatuta: Zuhatza (9-11 urte), Zugarramurdi (12-13), Uitzi (13-14), Orio (15-16) eta Sopela (17-18). Garagarrilean egingo dira egonaldi guztiak, baina ez danak fetxa berberetan.

Interesa daben gazteek euren edadeari jagokon udalekuan emon beharko dabe izena, martiaren 30era arte. Bertsozale Alkarteak ohartarazo dau Zuhatzako egonaldiko plaza guztiak bete egin dirala lehenengo fasean, eta, beraz, bigarren aldi honetan ezin izango dabe izenik emon 9 eta 11 urte bitartekoek. Zugarramurdin, Uitzin, Orion eta Sopelan plaza libreak dagoz oraindino.

Izena on-line emon leiteke, hemen.

Txanden eta prezioen inguruko argibide gehiago hemen.

Hazparnen egin ziran lehenengo aldiz bertso udalekuak, 1998an, Bertsularien Lagunak eta Uda Leku alkarteek antolatuta. Harrezkero, uda guztietako hitzordua da gazte euskaldun ugarirentzat. Ondo pasetako, lagunak egiteko eta, jakina, bertsolaritzea lantzeko aukera aproposa da 9 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzat. Euskal Herriko lurralde guztietako gazteak joaten diranez, euskalkien aniztasuna da udalekuon ezaugarrietako bat. Hezitzaile, zuzendari, begirale zein sukaldariak bertso mundukoak eta aisialdian esperientziadunak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu