Etxean egoteko euskerazko baliabideen zerrendea atondu dau UEMAk
2020-03-18 08:49 Euskerea berbagaiBizkaie! ataria be hor dago, kulturea, zinemea, euskerea, bertsolaritzea, bidaia kronikak eta bestelakoak mendebaldeko euskalkian jorratzen dituana.
Covid-19 birusak etxean geratzera behartu ditu milaka eta milaka euskaldun, eta itxialdian pasau beharreko ordu horreetarako guztietarako erremedioa dakar UEMAk: Irakurri, olgau edo kulturaz disfrutetako danetariko aukeren zerrendea, etxetik eta on-line erraz-erraz eskuratzeko eran. Jakina, jarduera guztiak euskeraz dagoz, itxialdian be euskeraz bizi ahal izan gaitezan.
UEMAk ohartarazo dauenez, ez dira mankomunidadeak edo bertako kide diran udalek sortutako edukiak, euskerazko hainbat webgune eta kanaletatik jasotakoak baino. Hortaz, zerrendako lotura bakotxean klik egin ezkero, jatorrizko webgunera eroango gaitu. Etxean goxo egoteko euskerazko baliabideen zerrenda izena emon deutsie.
Zerrendan sartu ez gaituen arren, Bizkaie! ataria be hor dago, askotariko gaiak, kulturea, zinemea, euskerea, bertsolaritzea, bidaia kronikak eta bestelakoak mendebaldeko euskalkian jorratzen dituana.
Ikusi zerrenda osoa hemen.
Zerrendea zati bitan banatu dabe: Umeena eta helduena. Etxean umeakaz olgetako proposamenak, on-line jokoak, eskulanak, errezetak eta denporapasak dagoz lehenengo zatian, baita euskerazko filmak, Go!azen telesaileko kapituluak, marrazki bizidunak eta abestiak be.
Helduentzako zerrendan be pilo bat aukera dagoz. Argia aldizkariaren multimedia kanalerako loturea dago, bertan konsultau leitekezalako erreportajeak, alkarrizketak, film laburrak, berbaldiak, antzezlanak eta abar. Euskerazko bideo-jokoak eta UEUren liburuen fondo digitala be eskaintzen ditu UEMAk. Horrezaz gan, ikus-entzunezkoen eskaintzea zabala da, eta liburu elektronikoak irakurteko baliabide ugari be ipini ditue.
Erakundeei deia
Beste alde batetik, UEMAk dei egin deutse erakundeei alarma egoeran be euskerea eta euskaldunen hizkuntza eskubideak jagon deiezen. Covid-19ak eragindako larrialdiaren inguruko barri zehatzak herritarrei helduarazoteko, makina bat agerraldi, kaleko abisu, bando, ohar eta abar zabaltzen dabiz egunotan, baina askotan erdera hutsean dirala salatu dabe herritar ugarik.
UEMAko 87 udalerri euskaldunen izenean, Mankomunidadeko lehendakari Iraitz Lazkanok sinatutako hainbat gutun bidali ditu Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko sailetara. UEMAk bertan dinoanez, une gogorrak dira danontzat, eta halako uneetan ezinbestekoa da agintariek ardurak hartzea eta herritarrei argibideak emotea. Egoera horretan konturatuta gagoz herri euskaldun batzuetan argibideak gaztelania hutsez emoten dabizala (megafoniaz auzoz auzo zabaltzen diran mezuak, adibidez). Hainbat herritarrek jakin eragin deuskuez kexak, eta gure ustez larria da jardun hori.
Gutunean esaten danez, euskaldunon hizkuntz eskubideen urraketak larriak dira bermatu behar danean herritar guztiek agintarien argibideak behar dan moduan ulertzea. Zelan bermatu hori herri euskaldunetan bertako hizkuntza erabili barik?. Eskaera zehatza egin dau Mankomunidadeak, hau da, ahozko zein idatzizko mezu guztiak euskeraz be emon daitezala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!