HABEk euskera-mailak egiaztatzeko matrikulazino-aldia atzeratzea erabagi dau

Bizkaie! 2020-03-17 12:50   Euskerea berbagai

HABEk epe barriak finkatuko ditu euskera-mailak egiaztatzeko prozedura guztietan.

HABE - Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Euskal Erakundeak matrikulazio-aldia atzeratzea erabagi dau erakunde autonomoak berak 2020an egin beharreko euskera-mailak egiaztatzeko deialdien kasuan, kontrako ebazpenik emoten ez dan bitartean. Erabagia hartu da Euskadiko Babes Zibileko Planaren eta martiaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpean dago HABE erakundea, eta www.habe.euskadi.eus atarian argitaratu zituan matrikulazino-aldi bakotxari jagokon egutegia eta azterketen datak. Atzeratze-erabaki honen indarraldia amaitu ondoren, HABEk egutegi barri bat finkatuko dau berak kudeatzen dituan egiaztatze deialdietarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu