Bardoak Txapelketako finala ez da martiaren 28an egingo

Bizkaie! 2020-03-17 08:06   Bertsolaritzea

Aurrerago zehaztuko ditue finalaurreko biak eta finala jokatzeko hitzorduak.

Koronabirusa ez daiten zabaldu hartutako neurrien ondorioz, martiaren 28an Lizarran egitekoa zan finala eta afaria atzeratzeko erabagia hartu dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak. Aurrerago zehaztuko ditue finalaurreko biak eta finala jokatzeko hitzorduak.

Joandako astegoienean Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziran finalaurreko biak be atzeratzeko erabagia hartu eban elkarteak eta, beraz, finalaurreko biak eta finala, horreek dira aurrerago berreskuratu beharreko ekitaldiak. Egoerearen aurreko ziurbakotasunagaitik, ezinezkoa da momentu honetan datarik zehaztu baina argitu eta berehala hartuko dau erabagia Nafarroako Bertsozale Alkarteak. Era berean, ekitaldi horreetarako aurreikusitako herriei eusteko asmoa dabe antolatzaileek.

Azken buruan, finalerako sarrerea erosi dabenek aurrerago izango diran hitzorduetarako gorde ahal izango dabe edo bestela, erositako puntuan bertan bueltauko jake dirua.

Dana dala, www.bertsosarrerak.eus atarian erosi dabenakaz Nafarroako Bertsozale Alkartea jarriko da hartu-emonetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu