Nafarroako Bardoak zein Arabako Kuadrillartekoan, astegoieneko finalaurrekoak, atzeratuta
2020-03-13 08:37 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen BBK Sariketea, bertan behera itxi dabe.
Koronabirusaren harira gomendatutako prebentzino neurriakaz bat eginez, astegoien honetan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziran Bardoetako finalaurrekoak atzeratzea erabagi dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak. Aurrerago jakinarazoko dira ordezko datak.
Goizuetan eta Jaunsaratsen zapatuan, hilaren 14an, egitekoak ziran 2020ko Bardoetako azken finalaurreko biak aurrerago egingo dira Goizuetako eta Basaburuako Udalakaz batera hartu dau talde antolatzaileak erabagia.
Bestalde, astelehen arratsaldean batuko da Bardoetako talde antolatzailea eta orduan erabagiko da finalagaz be zer egin (martiaren 28an da egitekoa, Lizarran). Bilerearen ostean jakinarazoko da erabagia.
Kuadrillartekoaren azken txanpea atzeratuko da
Martiaren 14rako Amurrioko Kultur Etxean egitekoa zan 3. finalaurrekoa eta hilaren 28an, Murgiako Palatu kirol eremuan egitekoa zan finala atzeratuko dira.
Udalek eta Eusko Jaurlaritzeak koronabirusaren aurrean prebentzino modura hartutako neurri eta erabagiakaz bat eginez, Arabako Bertsozale Alkarteak bere egunerokotasuneko bertsogintza jarduna etengo dau epe muga barik. Hezkuntza arautuko klaseak eta bertso eskolak etengo dira aldi batez eta Kuadrillartekoaren azken txanpea atzeratu egingo da.
Lurralde mailan
Astegoienean ziran egitekoak Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko Batzar Nagusia eta Bizkaiko Bertsozale Alkartekoa. Taldekako txapelketako saioak be ez dira egingo. Datozen orduetan ez ditugu aldaketa gehiago baztertzen, egoerearen bilakaerearen arabera.
COVID-19ak eragindako egungo egoerea aintzat hartuta eta egoerak eskatzen dauen erantzunkizunetik, Bertsozale Alkarteak zenbait neurri hartu ditu datozen egunetarako: Behin-behinean, domekan Senperen egitekoak ginan Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko Batzar Nagusia bertan behera ixtea erabaki dogu, baita Getxon zapatuan egin behar genduan Bizkaiko Bertsozale Alkarteko Batzarra be.
Arabako eta Nafarroako taldekako txapelketek finalaurrekoak zituen asteburu honetarako iragarrita: horreek be ez ditugu egingo. Gainera, Arabako Bertso Kuadrilla Arteko txapelketako finala ez da martiaren 28an egingo. Gipuzkoako Eskolarteko kanporaketa saioa be bertan behera geratu da.
Egoeraren bilakaerea zein osasun agintariek zabaldutako neurriak adi jarraitzen gabizari gara eta gure jardunean aldaketa gehiago egon daitekezala ez dogu baztertzen.
Bizkaian
Datorren astean jokatzekoak ziran finalaurrekoak eta martiaren 26an jokatzekoa zan finala bertan behera geratu dira; egoerearen arabera erabagiko da aurrerago egiteko aukerarik dagoan.
COVID-19ari aurre egiteko erakundeek emondako aholkuei jarraituz, Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hurrengo saioak ez dira jokatuko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!