Angel Ibisate euskaltzain urgazlea hil da
2020-03-11 09:19 Euskerea berbagaiAraban euskerea ikertu eta bultzatu eban.
Euskalgintzako hainbat arlotan nabarmendutako Angel Ibisate gasteiztarra hil da, 87 urtegaz, Euskaltzaindiak ohar baten zabaldu dauenez. Arabako uriburuan jaio zan, 1932ko urrian, eta herrialde horri lotuta egin dau ibilbide osoa. Hil be, Gasteizen hil da.
Unibersidade Gregoriano Pontifikalean egin zituan Gizarte Zientzietako ikasketak, eta abadetu egin zan. Gasteizen eta inguruko beste herri batzuetan ibili zan abade, eta Eleizbarrutiaren Seminarioko bibliotekari be izan zan erretiroa hartu arte.
Antxina euskereak Araban itxitako arrastoak gogoz ikertu zituan, baina gaur egungo egoereak be arduratzen eban. Euskerearen aldeko makina bat ekimenetan esku hartu eban, esate baterako, Arabako AEK-ren sortzaileetako bat izan zan. Arabako euskerearen iragana, oraina eta geroa lantzeagaitik, euskaltzain urgazle izentau eben 2006ko maiatzean.
Ikerkuntzearen alorrean, hona hemen Angel Ibisateren lan aitagarrienak:
- Formula de juramento en euskera en Álava en el siglo XVI: el testamento de Fray Juan de Victoria (1985an argitaratua).
- El euskera en Álava a fines del siglo XVIII: un artículo de Don José Miguel de Barandiaran de 1926: anotaciones actuales sobre el documento publicado (2001).
- ¿Ergoienak alavesas?: la Hergoiena salvaterrana, las Ergoienas de Salvatierra: nueva luz sobre un texto de P. Kardaberaz (2008).
- El diccionario español-euskara de Landucci (1562) se confeccionó en Vitoria: una base documental recién descubierta (2012).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!