Musika-Musica Jaialdian 28.000 lagun batu dira
2020-03-10 13:05 MusikeaSarrerak agortu egin dira 63 kontzertuetako 27tan.
Bilboko Udalak atondutako Paris izenburuko Musika-Musica Jaialdian, 28.000 persona baino gehiago batu dira; 88 ekitaldi izan dira joandako astegoienean Euskalduna Jauregian, kontzertuetan zein musikearen inguruko informazino saio eta saio pedagogikoetan.
Erreferentzia da Estaduan eta aukera ederra era guztietako publikoarentzat, bai profesionalentzat, musika klasikoko esperientzia batez gozetako eta ikasteko, maratoi formatuan eskainitakoa eta guztientzako moduko prezioakaz. Holako jaialdiok sano garrantzitsuak dira Bilboko kulturearen suspertzaile ekonomiko eta sozial moduan.
Hiru egunotan, 4.000 minutu musika eskaini dira eta, danetara, 800 artistak parte hartu dabe, bateko eta besteko nazionalidadeetakoak, bai eta konserbatorioetako 500 ikaslek be; publikoak aukerea izan dau XIX. eta XX. mendeetako Frantziako uribururaino bidaia egiteko eta nazinoartean entzutetsuak diran interpreteez gozetako, besteak beste, Berlioz, Saint-Saens, Fauré, Debussy eta Poulanc, Farrenc, Arriaga, Chopin, Offenbach edo Stravinsky. Aurreko edizinoetan legez, publikoa bertokoa izan da, baina nabarmentzekoa da urtero-urtero Frantziatik jaialdiaz gozetan etorten dan ikusle multzo handia be.
Joaquin Achucarrok izan dauen erantzun bikaina
Jaialdian izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta haregaz batera, Gonzalo Olabarria Kultura sailburua eta Udalbatzako beste kide batzuk be eta programako ikuskizunetako batzuetan izan dira, berbarako jaialdiko lehen kontzertuan, BOS orkestreak, Bilboko Koralak eta Vanessa Goikoetxea sopranoak parte hartu eben haretan, Erik Nielsen-en zuzendaritzapean.
Era berean, domekan, Joaquín Achucarrok jaialdia amaitzeko eskainitako kontzertuan izan ziran. Lehen aldia izan da bilbotar maisuak Musika-Música jaialdian parte hartu dauena eta Falla, Ravel, Chopin, Scriabin, Debussy eta Albenizen obrak jo zituan. Bilbotar piano-jotzaileak ganezka jarri eban Euskalduna Jauregiko auditorioa.
Era berean, Labéque ahizten piano kontzertua be nabarmentzekoa izan zan. Bestalde, sarrerak amaitu egin dira Vienako Kamera Orkestrarako, baita Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Rodin hirukotea, Luis Fernando Pérez, Iván Martín eta Ensemble Galdos, Iagoba Fanlo, Ainhoa Zubillaga eta Olatz Saituaren saioetarako be. Guztira, amaitu egin dira sarrerak programako 63 kontzertuetako 27tan.
Jaialdiak eskaintzen dituan beste formatu batzuetako musika saioek be erantzun bikaina izan dabe publikoaren artean; berbarako, Babar ipuin musikala, Monsieur Croche keinu eta txotxongilo ikuskizuna, umeentzako lantegiak eta musikeari eta zinemeari buruzko berbaldiak edota Mercedes Albainak, Asier Urkixok eta Faustino Nuñezek emondako berbaldiak gustura hartu ditu publikoak.
Musika-Música 2020 jaialdian lehenengo aldiz batu dira ospe handiko zenbait orkestra eta formazino, besteak beste, Les Musiciens du Louvre, Le Concert haize-instrumentuen boskotea, Le Concert Impromptu edo Novus.
Omenaldia emakume artistei
Martiaren 8an, Emakumeen Nazinoarteko Egunagaz bat eginez, emakume konposatzaileei goraipamena egin jeke, besteak beste, Nadia eta Lili Boulanger, Emiliana Zubeldia, María Malibrán, Pauline Viardot, Cécile Chaminade eta Germaine Tailleferre eta Louise Farrenc emakume konposatzaileei, euren bizitza eta artista-ibilbidean izandako gorabeherak jazoten dituan zortzi paneleko erakusketa bat erabiliz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!