2020/03/14 11:00
Bilbon, Iralan eta Ametzolan. | AzokakVI. Ogiaren Jaia
BERTAN BEHERA
Iralako eta Ametzolako auzoek VI. Ogiaren Jaia ospatuko dabe, alkarlanaren bidez alkarbizitza eta gizarte-kohesinoa sustatutuz.
La Caixa Obra Sozialak estaduan bultzatzen dauen Komunidadeko Esku-hartze Kulturartekoaren Proiektuaren (ICI) barruan kokatzen da ekimena. Bilbon, Udala eta Gazteleku Komunidade Garapenerako alkartea dabiz eragile, alkarregaz. Martian eta apirilean zehar, antzeko topaketak egiten dabiz 36 lurraldeetako gehienetan, eta helburua bakarra da: komunidadea eratzea alkarbizitzarako. Komunidadearen barruko prozesua 2014an hasi zan gure auzoetan eta ordutik partaidetzarako espazioak jorratu eta alkarlanaren kulturea errotu dau herritarren, baliabide teknikoen eta erakundeen artean.
Jaiak honako ardatzak izango ditu:
- Alkarteen azokea.
- Munduko ogiak: munduko leku bateko eta besteko usadiozko ogiak erakutsi eta eskainiko dira probetako, inguruko herritarrek erreta.
- Jarduerak eta tailerrak zein Auzoko Istorioei eskainitako gune bat. .

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!