Hego Uribek BBK Sariketako finalaurrekoetan kantauko dau
2020-03-09 13:41 BertsolaritzeaUribe Butroeri irabazi deutso Mungian jokatutako saioan.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketea aurrera doa, gaur hirugarren kanporaketearen txandea izan da, Mungiako Torrebillela aretoan. Oholtzan aurrez aurre, etxeko taldea, Uribe Butroe, eta bisitari Hego Uribe. Ikusleen artean, inguruko ikastetxeetako ikasleak, bertsolaritzaz disfrutau eta euren kideak kantuan entzuten. Giro ona eroan dabe zale gazteek Torrebillelara.
Euren onena emon dabe seikote biek, baina irabazle bakarra egon behar danez, puntuka Hego Uribekoek irabazi dabe. Hortaz, finalaurrekoetan kantetako txartela eskuratu dabe. Uribe Butroek agur esan deutso txapelketeari. Jone Larrinaga izan da gai jartzailea, eta epaimahaian honeek egon dira: Ander Arrien, Ander Txakartegi eta Juanjo Respaldiza.
Hego Uribeko seikotea honakoa izan da: Maider Altuna, Maddi Askaiturrieta, Maite Sarasola, Mikel Aiartzaguena, Unai Foruria eta Ander Anakabe. Uribe Butroeko taldean honeek ibili dira kantuan: Olaia Cancelo, Izaro Bilbao, Oier Errementeria, Amaiur Atxa, Aratz Errementeria eta Urko Iurrebaso.
Bigarren finalaurrekoan kantauko dau Hego Uribek, Sopelan, martiaren 18an. Nor izango dauen aurrez aurre, etzi, hilak 11, jakingo dogu, Markina-Xemeinen egingo dan saioan. Uribe Kostak eta Lea Artibaik jokatuko dabe kanporaketa hori. Beste finalaurrekoa Busturialdea-Durangaldea izango da, martiaren 16an Iurretan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!