Zabaldu da izena emoteko epea EGO 2020ren entzunaldietarako

Bizkaie! 2020-03-09 08:43   Musikea

Euskal Herriko Gazte Orkestrearen entzunaldietarako epea apirilaren 14tik 19ra izango da.

Entzunaldiotan parte hartzeko deialdia Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo 150 kilometroko inguru geografikoan jaio edo bizi diran 16 eta 27 urte bitarteko musikari gazteei zuzentzen jake. Hautagaiek, edozein dala be euren espezialidadea, gradu profesional bat ikasten egongo dira gitxienez edo ikasleak izan eta musika eskola batean matrikulauta egon.

Entzunaldi horreetan parte hartzeko gonbidapena jakinarazo eta zabaldu jake bai Musikeneri, bai Euskadiko konserbatorio profesional eta musika eskola guztiei, baita probintzia mugakideetako musika-zentroei be.

Bete beharreko plazen kopurua, gitxi gorabehera, orkestrako kideen % 30ekoa da. Deialdia zabalik dago orkestrako atalak osotzen dituen musika tresna guztietarako. Entzunaldiaren ondoren, EGOn urtebeterako plazea eskuratzen daben musikari izangaiek aukerea izango dabe orkestra-errepertorioko saio erakargarri eta interesgarriak lantzeko, hainbat topaketaren bitartez, orkestra sinfoniko handietan esperientzia luzea eta sakona daben irakasleen laguntza eta gainbegiradeagaz, jagokozan zuzendaritza artistikoaren menpean; horrek guztiak, garapen personal eta baliotsuan lagundu daian, baita eremu profesionalean sartzeko zubi legez balio daian be.

1997an sortu zanetik, 1.500 gazte baino gehiago izan dira bereizgarri estrategikoa dauen musika- eta kultura-proiektu honetan. Musikari horreetako askok ibilbide musikal garrantzitsua egin eta, gaur egun, Espainiako eta Europako orkestra ospetsuenetan atriletan dagoz.

Kontuak komntu, entzunaldietarako izen-emoteak www.egofundazioa.org webgunearen bidez egingo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu