Euskerazko sei hiztegi terminologiko kaleratu ditue

Bizkaie! 2020-03-06 13:31   Euskerea berbagai

Arkeologia, Zirkulazinoa, Urigintza Zuzenbidea, Banka eta Aurrezkia, Lorazaintzea eta Erlezaintzea dira gaiak.

'Banka eta Aurrezkia Hiztegia'-ren azala | Ikusi handiago | Argazki originala

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sei hiztegi terminologiko argitaratu eta herritarren eskura jarri ditu. Hiztegi bakotxak gai jakin bateko berba zehatzak batzen ditu, erabiltzaileak euskeraz zelan esan jakin deian, eta beste hizkuntza batzuetako baliokideak be jasoten ditu, gehienbat gaztelaniazkoak. Hortaz, sei gai horreetan behar egiten daben profesionalentzat, itzultzaileentzat zein interesa daben herritarrentzat tresna erabilgarriak dira.

Orain plazaratutako sei hiztegiok honeek gaiak lantzen ditue: Arkeologia (631 termino dakarz), Zirkulazinoa (1.108 termino), Urigintza Zuzenbidea (522), Banka eta Aurrezkia (371), Lorazaintzea (350) eta Erlezaintzea (320). Euskerearen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeak aztertu eta onartu ditu, eta Euskalterm Terminologia Banku Publikoa eguneratu eta elikatuko dabe.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta IVAPek finantzau ditue hiztegiok. Beste eragile batzuek be ekarpena egin dabe: UZEIk hiztegien lehenengo bersinoa atondu eban; ondoren, adituen batzorde teknikoek aztertu zituen; azkenik, Terminologia Batzordeak aztertu, eztabaidatu eta onartu zituan.

Terminologia-lanaren plangintzea martxan jarri zanetik, 2002an, Eusko Jaurlaritzearen helburua izan da ahalik  eta eremu gehienetako oinarrizko terminologia landu, normalizau eta zabaltzea. Harrezkero 66 hiztegi terminologiko plazaratu ditue.

Hiztegi terminologiko guztiak PDF formatuan konsultau eta deskargau leitekez. Argitaratu barri diran seirak ez eze, orain arteko beste guztiak be hemen dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu