Finalaurrekoetako saio bi jokatuko dira astegoienean

Bizkaie! 2020-03-06 09:11   Bertsolaritzea

Atarrabian, gaur, martiak 6, Tuteran izandakoaren itzulerea jokatuko da, Leitzako eta Sakanako taldeen artean.

Atarrabian, gaur, martiak 6, pasa den astean Tuteran izandakoaren itzulerea jokatuko da, Leitzako eta Sakanako taldeen artean. Tafallan, hilaren 7an, Barañaingo eta Berako taldeak izango dira aurrez aurre, joaneko saioan.

2020ko Bardoak Txapelketako finalaurrekoetako saio bi jokatuko dira. Martiaren 6an, Atarrabian, Leitzako Atekaberts komeni eta Sakanako Sakaña taldeak ibiliko dira nor baino nor, pasa dan astean Tuteran jokatutako kanporaketearen itzulerako saioan. Ordukoan Leitzako taldeak irabazi eban saioa, baina itzulerakoan erabagiko da bietatik nork kantauko dauen finalean. Atarrabiako Etxebeltza Alkartean izango da saioa, 19:30ean hasita. Sarrerak hiru euroan dagoz salgai.


Tafalla

Martiaren 7an izango da saioa, 18:00etan Aguazon Peñan. Barañaingo Hego Haizea eta Berako Lamixene taldeak izango dira parez pare, finalerako txartel bila. Kasu honetan, kanporaketako joaneko saioa izango da Tafallakoa eta itzuleran (martiaren 14an Jaunsaratsen) erabagiko da talde bietatik nork egiten dauen aurrera. Sarrerak 3 euroan dagoz salgai.


Bardoak finala

Martiaren 28an izango da Bardoetako finala, Lizarran. Hiru kanporaketetatik sailkatutako hiru talde izango dira bertan kantari, txapela eskuratzeko lehian.

Finalerako eta ostean izango dan afarirako sarrerak eskuratzeko hemen: www.bertsosarrerak.eus atarian, bai eta Lizarra Ikastolan eta Lizarrako Beinat Etxepare Euskaltegian be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu