Gernika-Lumoko Merkatu Plazea protagonista ONCEren kupoian
2020-03-06 08:05 Pil-pileanMartiaren 12an zozketatuko da.
Jose Mª Gorroño Gernika-Lumoko alkateak; Juan Carlos Andueza ONCE Euskadiko lurralde-ordezkariak eta Miguel Morado ONCEren Euskadiko eta Kantabriako joko-buruak kupoia ezagutarazo dabe Merkatu Plazan eskainitikao prentsaurrekoan. Kupoi horregaz, ONCEk udalerrian egiten dauen lana babesten dau.
52 kupoik osotzen daben Este es tu mercado kupoi-saila udal merkatuei egindako omenaldia da; herri eta urietako gune enblematikoak dira eta herritarren egunerokotasunaren, ohituren, gastronomiaren eta ONCEko saltzaileak be lekuko izaten dira. Kupoi horreek hilebete bakotxeko astebetez saltzen ditue eta eguneroko zozketetakoak dira (astelehenetik eguenera) eta, haregaz batera, kupoia udal merkatuen erakusleihoa izatea nahi dau ONCE Gizarte Taldeak.
3,2 miloe eurotik gora saritan EAEn aurten
ONCE Euskadik sari ugari emonaz hasi dau urtea eta aurten 3,2 miloe euro pasautxu emon ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. ONCEren Eguneroko Kupoiak 35.000 euroko 55 sari eskaintzen ditu, 1,5 euroren truke. Gainera, bezeroak aukerea dau, 0,5 euro gehiago pagauta, saila be jokatzeko eta 3.000 euroko pagea irabazteko, 25 urtez hilero, 35.000 euroko sariari gehituko jakona.
ONCEko kupoiak ONCEko 20.000 agente saltzailek saltzen ditue. Gainera, www.juegosonce.es webgunetik be erosi daitekez, baita baimendutako establezimendu laguntzaileetan be.
Erreferentziazko plazea Busturialdean
XX. mendearen erdialdera arte, Gernikako astelehenetako asteko merkatua aire zabalean egiten zan, ez egoalako leku zarraturik. 1937ko bonbardaketearen ondoren eta ondorengo berreregite lanetan, hauts eginda geratutako eskualdean, konponketen Zuzendaritezak 1943an esparru zarratu bat planifikau eban. 80ko hamarkadearen amaieran, hondatuta egoala ikusita, Udalak eraistea eta barria eregitea erabagi eban. Merkatu barria 1991. urtean inaugurau eben.
Astelehenero batzen dira Gernikako plazan Busturialdeko eskualde osoko nekazal produktuen erosleak eta saltzaileak, izan be, astelehenetako plaza hori bertako biztanleen arteko topagune bihurtu da, orain hamarkada batzuk bezela funtzino soziala beteten jarraitzen dauelako, jenteak joan-etorriak egiteko hainbeste bitarteko ez zituanean eta astelehenekoa erosteko eta saltzeko ez eze hartu-emonak izateko be aprobetxetan zanean.
Gernikako astelehenetako plazearen kontzeptua baserritik plazara leman laburbatzen da. Gainera, eskualdean badira Gernikako astelehenetako plazara joan ezin daben produktoreak; tratugilea baserri horreetara joan eta produktuak erosten zituan gero plazan saltzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!