Aramaion jokatuko da Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2020-03-05 13:21   Bertsolaritzea

Aramaioko Izenbakuek eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldeak ibiliko dira kantuan.

Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketako bigarren finalaurrekoa Aramaioko Sastiñan jokatuko da, martiaren 7an, 19:30ean. Aramaioko Izenbakuek taldea eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldea ibiliko dira kantuan. Bertan erabagiko da Murgiako finalean, martiaren 28an, izango dan bigarren taldea.

Aramaioko taldean bertsotan egingo dabenak Manex Agirre, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa eta Danel Herrarte dira. Zalduondoarrak, barriz, Oihane Perea, Markel Yoller, Aitor Najera eta Irati Anda.

Gai-jartzaile lanak Eli Plazaolak egingo ditu. Saioa hiru epailek balorauko dabe: Mikel Marto (Aramaio), Egoitz Iradier (Zalduondo) eta Arabako Bertsozale Alkartearen izenean Patxi Aizpurua.

Ondorengo ariketak egin beharko ditue bertsolariek finalaurrekoetan:

- Agur kolektiboa (ez da puntuagarria).

- A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso.

- Aurrekoak atzekoei, A taldeko batek B taldeko hiruri eta alderantziz, gaia emonda, aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana.

- B taldeko batek A taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.

- Hiru punturi erantzun zortziko txikian (B taldeko bertsolariak A taldeko bertsolariari eta alderantziz).

- Asmakizuna A taldeko 3 kideen artean, puntuka, A taldeko batek berbea jakingo dau eta taldekideei erantzungo deutse 3 minututan. Ondoren B taldekoek ariketa bera.

- B taldeko bik A taldeko biren kontra ofizioka, Iparragirre doinua taldekideagaz erdibana osotuz, gaia emonda audio formatuan.

- Gaia emonda, talde bereko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta.

Urtarrilaren 24an hasi zan Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Danetara, bat-bateko 12 taldek hartu dabe parte lehen fasean eta lau astez 12 saio egin ondoren, 6 talde pasau ziran finalaurrekoetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatu zan, bigarrena hilaren 7an, zapatuan, Aramaion eta azkena, martiaren 14an, Amurrioko Kultur Etxean.

Finalaurreko saio bakotxeko irabazleak izango dira Murgiako Palatu kirol eremuan, martiaren 18an, abestuko dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu